Komunikazio Atalak Unibertsitatearen sustapenean parte hartzen du ikasleak erakartzeko, eta merkatutekniarekin, hezkuntza eskaintzaren zabalkundearekin, nortasun grafikoaren eta irudi korporatiboaren kudeaketarekin eta abarrekin lotutako zereginak bere gain hartzen ditu.
Unibertsitatea sustatzeko objektuak
Helburua
Helburua da marketin eta sustapen ekintzak sendotzea, Unibertsitateari buruzko erreferentzia egiten duten objektuak salduz.
Konpromisoak
- Unibertsitatearen sustapen objektuak egin eta erostea, eta objektuak banatzeko irizpideak ezartzea.
- Aipatu objektuen katalogoa mantentzea eta eguneratzea.
- Unibertsitateko eta unibertsitatez kanpoko jendeari Unibertsitatea sustatzeko objektuak saltzea.
- Sustapen objektuak egiteari buruzko aholkularitza ematea, holakoak behar dituzten unitateek berariaz eskatuta.
- Sustapen objektuak biltegiratzea eta biltegiaren gaineko kontrola egitea.