Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Administrazio Elektronikoko Prozesuak

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Administrazio Elektronikoaren Batzordea da administrazio elektronikoak NUPen duen zabalpenaren jarraipena egiteko Unibertsitateak duen organoa. Jarraipen hori ezarritako estrategien, lehentasunen eta irizpideen arabera egiten du. Administrazio Elektronikoaren Batzordea lau arlo funtzionaletan banatua dago.

 1. Arau-esparrua.

· Idazkaritza Nagusiak eta Zerbitzu Juridikoek administrazio elektronikoaren arloko lege eskakizunak betetzeko beharrezko arauak prestatzen laguntzen dute. Lege hauek dira nagusiak: 39/2015 eta 40/2015 Legeak, Segurtasunaren Eskema Nazionalari buruzko (ENS) 3/2010 Errege Dekretua, Elkarreragingarritasunaren Eskema Nazionalari buruzko (ENI) 4/2010 Errege Dekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko 3/2018 Legea.

2. Esparru teknologikoa.

· Informatikaren Zerbitzua administrazio elektronikorako pieza teknologiko espezifikoak ezartzeaz eta haiek martxan diren sistemekin duten komunikazioa bermatzeaz arduratzen da. Era berean, Unibertsitateko Informazioaren Segurtasunerako Batzordearen arduraduna da; batzorde hori Informazioaren Segurtasunari buruzko Politikaren barnean sartzen da, Segurtasunaren Eskema Nazionalaren esparruan (ENS).

3. Dokumentuen kudeaketaren esparrua.

· Agirien Kudeaketaren eta Artxibo Nagusiaren Atala arduratzen da Dokumentuak Kudeatzeko Eredua eta Dokumentuak Kudeatzeko Politika definitzeaz, kudeatzeaz eta haren mantentze-lanak egiteaz. Gainera, aktiboki parte hartzen du dokumentu eta espediente elektronikoen eta haien metadatuen trataera egokia txertatzeko berringeniaritzan.

4. Antolamenduaren eta prozeduraren esparrua.

· Administrazio Elektronikorako aldi baterako administrazio unitatea arduratzen da egoitza elektronikoa funtzionalki ezartzeaz eta mantentzeaz. Unibertsitatearen arlo funtzional guztiekin batera, prozedura eta zerbitzuen katalogoa osoa prestatzeaz, aztertzeaz, eta haien berringeniaritza egiteaz arduratzen da, elektronikoki tramitatzeko modukoak izan daitezen.

 

Helbide elektroniko bat jarri da martxan zabalpenari lotutako zalantzei, iruzkinei eta gorabeherei erantzuteko:: administracion.electronica@unavarra.es