Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Ekitaldi publikoen ikuspegiak

Ekitaldi publikoen agendako ikustaileak lau ikuspegi dauzka: eguna, astea, hila eta urtea. Horietako bakoitzean arakatu daiteke, denboran aurrera edo atzera egiteko, eta ikusteko zein diren egun horretarako iragarritako ekitaldiak. Ikuspegi guztietan, urteko ikuspegian ez bestetan, iragazi egin daitezke ikusi nahi diren ekitaldiak. Iragazkiak aktibo egoten dira nahita desgaitzen diren arte.

Partes de este texto:

Eguneko ikuspegia

Egun jakin baterako ekitaldiak eguneko ikuspegian erakusten dira. Eguna pantailaren goiko aldean azaltzen da. Horren ondoan dauden gezi batzuen bidez joan daiteke aurreko eta hurrengo egunetara.

Eguneko ikuspegiak ekitaldiak zerrenda moduan ematen ditu, zein ordutan izango diren, hurrenkera horretan. Ekitaldian sakatu eta informazio hau dago eskura:

Ekitaldiaren izena, eguna eta ordua

Tokia
Non egingo den ekitaldia, kasu batzuetan esteka ere egoten da.

Azalpena
Ekitaldiaren edukiari buruzko azalpen laburra eta argibide gehigarriren bat.

Antolatzailea
Ekitaldiaren antolatzailea zein den esan eta batzuetan esteka bat ere ematen du.

Telefonoa
Harremanetarako telefonoa, ekitaldiari buruzko informazioa emateko.

Maila
Zein motatako ekitaldia den adierazten du, eta datu horrek agenda jakin bati esleitzeko modua ematen du.