Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EN
  • EU

Laburpenak bidaltzea

Antolatzaileek pozik jasoko dituzte soziologo eta zientzialari sozialen ekarpenak, baina baita konferentzia honetako gaien eztabaidari laguntzen ahal dioten eta diziplina arteko ikuspegietan oinarrituta dauden lanak ere. Garapen ekonomikoak landa-eremuen ongizatean duen eragina maila espazial desberdinetan aztertzen dituzten lanak aurkeztera animatzen zaitugu, horretarako ikuspegi konparatiboa baliatuta.

Honako hauek izan litezke gaietako batzuk (beste batzuk ere izan daitezke):

  • Landa-eremuetako politikak eta gizarte zerbitzuen hornidura.
  • Landa-pobrezia eta desparekotasun sozialak.
  • Landa-eremuetako populazio kalteberak.
  • Despopulazioa.
  • Migrazioak eta biztanle berriak.
  • Populazioa berritzea.
  • Mugikortasunak eta mugikortasunik ezak landa-lurraldeetan.   
  • Estrategia erresilienteak.
  • Elikadura-sistema lokalak eta alternatiboak.
  • Nekazaritza jasangarria.
  • Landa-lurraldeen digitalizazioa.
  • Nekazaritzako eta nekazaritzakoak ez diren sektoreen arteko interakzioa.
  • Jarduera ekonomiko eta bizimodu berriak.
  • Tokiko lan merkatuak.
  • Harreman sozio-espazial berriak.
  • Krisi klimatikoa eta landa-eremuak.
  • Politika publikoek landa-ingurunean duten eragina.
  • Ikuspegi lokaleko politikak.

Laburpenak 300 hitz izanen ditu gehienez, eta conf.RN38@gmail.com helbidera bidali behar duzu, honako hauek adierazita: izena, abizena, afiliazioa eta helbide elektronikoa.

Laburpenak bidaltzeko azken eguna: 2024ko urtarrilaren 15a

Onarpena jakinarazteko eguna: 2024ko urtarrilaren 18a