ESAren RN38, “Espazioak, Gizartea eta Landatartasuna” izenekoa, Europako Soziologia Elkartearen ikerketa-sare berri bat da, zientzialari sozialen arteko zientzia-trukea eta lankidetza sustatzea helburu duena, hain zuzen lurraldeen barneko eta zeharreko interakzioetan eta interakzio horiek landa-eremuak eraldatzeko duten gaitasunean interesa duten zientzialarien artekoa. ESAren RN38k 2024ko otsailaren 15ean eta 16an eginen du bere tarteko konferentzia, Nafarroako Unibertsitate Publikoan (Iruñea, Espainia). “Jasangarritasuna, lekuak eta justizia soziala: Europako landaguneetan ongizatea ahalbidetzen” izeneko ekitaldi horrek parte hartzaileei beren zientzia eta ikerketa-sarea eraikitzeko eta zabaltzeko aukera eskainiko die, bereziki Europa landatarreko jasangarritasun, ongizate eta justizia sozialari dagokienez. Ikuspegi tematiko eta diziplinartekoa izanen du, eta, horri esker, oso foro emankorra sortuko da akademikoen, ikertzaileen eta arduradun politikoen arteko eztabaidarako.
Erakundeak soziologoak eta landa-gaietan eta landa-munduaren eta hiri-munduaren arteko harremanetan interesa duten zientzialari sozial ugari gonbidatuko ditu, tokiko/eskualdeko kasuen azterketak, garapen teorikoak, analisi konparatiboak, azterketa politikoak, ikuspegi metodologikoak eta abar aurkez ditzaten. Ekitaldiaren ondoren argitalpen aukerak aztertuko dira.
RN38ren koordinazioa:
Apostolos G. Papadopoulos, Harokopio University, Atenas (Grezia) apospapa@hua.gr
María Jesús Rivera Escribano, Nafarroako Unibertsitate Publikoa (Espainia) mariajesus.rivera@unavarra.es