Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EN
  • EU

Gaia

Europako landaguneek harreman sozioespazialak birkonfiguratzeko prozesu etengabeari egin behar diote aurre. Badirudi zenbait prozesuk landaguneak arriskuan jartzen dituztela, maila desberdinetan: despopulazioa, jarduera ekonomikorik eza, ingurumenaren narriadura, zerbitzu lokalen itxiera, landaren eta hiriaren arteko arrakala, etab. Konferentzia honen helburua da aztertzea, batetik, landaguneen etorkizuna arriskuan jartzen ahal duten elementuetako batzuk, eta, bestetik, landa-populazioen ongizatea handitzearen bidez eremu horien garapen justu, iraunkor eta sozialki jasangarriari laguntzen ahal dioten beste batzuk.

Horrenbestez, konferentzia hau landa-eremuetako aldaketa sozialaren funtsezko prozesuei buruzko ikerketa teoriko eta enpirikoen topaleku bat da, landa-eremu horiek urrunekoak, periferikoak, tartekoak, hiri-periferiakoak edo hiri-ingurukoak izan. Lanek landaguneen eta haien jasangarritasunaren erronka zahar eta berriak nabarmentzen ahal dituzte, bai eta herrien arteko justizia soziala eta espaziala indartzeko aukera ematen duten prozesuak ere. Landaren eta hiriaren arteko dinamikak eta trukeak garrantzitsutzat jotzen dira Europako testuinguruan landa-eremuen ongizaterako erronkak eta aukerak ulertzeko.