Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EN
  • EU

Garraioa

Iruñera nola iritsi

Autoa

Errepide nagusiak

  • Iparraldea- A15 Donostia edo Gasteiztik.
  • Ekialdeta - A12 Logroñotik.
  • Hegoaldea - AP15 + A68 Zaragozatik.
  • Mendebaldea - A21 Jacatik (Pirineoetako Autobia).

Hegazkina

Iruñeko aireportua Noainen dago, Iruñetik 5 kilometrora. Madrildik zuzeneko hegaldiak daude https://www.aena.es/es/infovuelos.html

Alternatiba gisa, Bilboko aireportuak (110 minutu autoz) eta Gasteizkoak (70 minutu autoz) nazioarteko hegaldi gehiago dituzte, eta mugaren beste aldean Biarrizko aireportua dago (90 minutu autoz).

Trena

Iruñera Madriletik (3 ordu), Bartzelonatik (3 ordu 45 minutu) eta Espainiako beste hiri batzuetatik ere iritsi daiteke. Tren geltokia Sanduzelai auzoan dago, hiriaren erdigunetik gertu. Ibilbideei, ordutegiei eta prezioei buruzko informazioa lortzeko, Renferen webgunea bisitatu dezakezu: www.renfe.com.

Autobusa

Autobus-konpainiek hainbat zerbitzu eskaintzen dituzte Madrildik, Bartzelonatik, Bilbotik, etab. Iruñeko autobus-geltokia erdialdean dago, Yanguas y Miranda kalean. (+34) 948 422 242 telefonoa edo www.estaciondeautobusesdepamplona.com webgunea erabil ditzakezu.

Autobus geltokian taxi geltoki bat dago, eta hiriko autobus linea batzuk geltokiaren inguruan gelditzen dira.

Iruñetik nola mugitu

Iruñeko erdigunetik paseatzea oso esperientzia atsegina da, erdigunea oinez mugitzeko diseinatuta baitago.

Baina garraio publikoa ere erabil dezakezu:

  • Taxia: Iruñean taxi zerbitzua nahi baduzu (+34) 948 221 212, (+34) 948 232 300 edo (+34) 948 351 400 telefonoetara deitu dezakezu. www.taxipamplona.com webgunean ere informazio aurki dezakezu.
  • Hiri autobusa ("villavesa"). Iruñeko hiri-autobusei "villavesa" deitzen zaie. Ibilbidea hemen kontsulta dezakezu www.infotuc.es