Hasiera > Irakaslearen fitxa
Aneider Iza Ervitik Magisteritzako ikasketak burutu zituen (Atzerriko Hizkuntzan espezializatua) Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta Ingeles Filologiako lizenziatura eta doktoretza Errioxako Unibertsitatean. 2005. urtetik Lehen Hezkuntzako irakasle funtzionarioa da Nafarroako Gobernuan. Gaur egun, Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakasle titularra da.
Irakasle-lanak batez ere Errioxako Unibertsitateko Letra eta Hezkuntza Fakultatean burutu ditu, ingeles kultura eta hizkuntzarekin loturiko mota guztietako ikasgaiak irakatsiz, Ingeles Ikasketetan, Haur eta Lehen Hezkuntzako Irakaskuntza Graduetan, Geografia eta Historian, Hizkuntza eta Kultura Hispanikoan, Turismoko ikasketetan, etab. Era berean, ikasle praktikak zuzentu ditu arlo kurrikular eta extrakurrikularrean, bai Irakasle Graduan baita Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako masterrean ere. Gradu amaiaerako lanak ere zuzendu ditu Ingeles Ikasketetan eta Haur eta Lehen Hezkuntzako Irakasle graduetan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako master bukaerako lanak ere zuzendu ditu. Gaur egun, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Haur eta Lehen Hezkuntzako Graduetan irakasten du.
Ikerketa-lanak konstrukzio diskurtsiboetan eta hizkuntza figuratiboaren erabileran jorratu ditu ikuspuntu kognitibo batetik. Gramatika Konstruzionalaren ikerketako proiektu desberdinetan parte hartu du (FFI2010-17610, FFI2013-43593-P ikerketa-proiektuak), eta hizkuntza ezberdinen arteko analisi-datubase bat garatzen lan egin du (FFI2017-82730-P ikerketa-proiektua, Espainiako Gobernuak finantzatua). 2018an, Errioxako Unibertsitateak Doktorego Sari Berezia eman zion bere tesia eta ikasketen ibilbideari, eta AESLA-ren 21. Ikerketa Saria Gazte Ikerlarien Kategorian jaso zuen konstrukzioei buruzko ikerketan egindako ikerketa jarduerarengatik. Gaia honetan zenbait artikulu eta liburu atal argitaratu ditu impaktu handiko aldizkarietan. 2021an, Springer argitaletxean Discourse Constructions in English: Meaning, Form and Hierarchies izeneko liburua argitaratu zuen (21. posizioa SPIn nazioartean). 20 nazioarteko kongresu baino gehiagotan parte hartu du zenbait artikulu argitaratuz kongresu-ondorioetan.
Hainbat aldizkaritako batzorde zientifikoetan parte hartzen du, hala nola Revista de Lingüística y Lenguas Aplicadas edo Cuadernos de Investigación Filológica-ko aldizkarietan. Azkenekoan, idazkari eta editore moduan lan egin zuen 2017tik 2019 ra eta 2019 tik 2020ra. Era berean, Bibliography of Metaphor and Metonymy eta Review of Cognitive Linguistics aldizkarietako editore laguntzailea ere da (John Benjamins argitaletxeak argitaratzen dituena).