Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EN
  • EU

Erasmus praktikak NUPen

Erasmus praktikak NUPen

XEDEA: NUPen praktikak egiteko interesa duten Erasmus praktiketako ikasle guztien harrera erraztea eta bultzatzea. Harrera-protokoloaren helburua da egonaldiak behar besteko aurrerapenaz antolatzea, zerbitzuak ematea eta haien erregistroa zentralizatzea.

Partes de este texto:

1. Norentzat den

Goi Mailako Hezkuntzako Erasmus+ Gutuna duten erakundeetan matrikulatutako ikasle atzerritarrak.

Ikasle tituludun berriek ere parte har dezakete, baldin eta praktikak graduatu eta hurrengo urtean egiten badituzte eta goi-mailako hezkuntza-erakunde batean matrikulatuta dauden bitartean egiten badute eskaera.

Praktikek ikaslearen ikaskuntza- eta garapen-premiei erantzun behar diete, eta, ahal den neurrian, ikasketa-programan sartuta egon behar dute.

Subir

2. Praktikak egin aurretik

Pertsona batek praktikak egin nahi baditu, haren goi-mailako hezkuntza-erakundeak eta NUPek ikaskuntza-akordio bat sinatu beharko dute (Learning Agreement LA). Dokumentu horretan, aldeen eskubideak eta erantzukizunak jasotzen dira, bai eta praktiken programa zehatza eta aseguruei eta arrakastaz amaitutako praktikak aitortzeko modalitateei buruzko informazioa ere.

Gainera, NUPen egonaldia egiteko baimena eta NUPek eskatutako aseguruak eduki beharko dira.

Subir

3. Egonaldiaren baldintzak eta nahitaezko aseguruak

Aurrez aurreko praktiken kasuan, ikasle bisitariak honako hauek izan beharko ditu:

- Osasun asegurua: EBko herritarrak badira, Europako Osasun Txartela; gainerakoek aseguru pribatu bat izan beharko dute.

- Erantzukizun zibileko eta istripuetako asegurua.

Egonaldiak ez du ekarriko NUPentzat inolako lan- edo kontratu-harremanik, eta, hortaz, NUPek ez du inolako ordainsaririk eman behar.

Egonaldian zehar NUPek ezarritako arauak eta praktikak errespetatuko dira, baita jarduera garatzeko orduan osasunari, segurtasunari eta instalazioen eta ekipoen erabilerari buruz ezarritako arauak ere, eta egonaldiaren arduradunak finkatutako egutegia eta ordutegiak.

Bisitariak konfidentzialtasuna mantenduko du egonaldian egindako jardueraren prozedura eta datuei dagokienez.

Hala badagokio, egonaldia Lan Osasunerako eta Ingurumenaren Kudeaketarako Unitateari helaraziko zaio, horren berri izan dezan.

Subir

4. Prozedura

Prozedura hau lotura iraunkorra duen irakasle eta ikertzaile batek eskatuta hasiko da, eta bera izanen da praktiken arduraduna. Nolanahi ere, praktikak egiteko egonaldia eskatzeko, horretarako baimena eman beharko dute praktikak eginen diren saileko edo ikerketa-institutuko zuzendariak eta Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako errektoreordeak.

Eskabide-orria behar bezala beteta eta sinatuta entregatuko da Welcome Office Nazioarteko Harrera Bulegoan.

welcome.office@unavarra.es

Nahitaezko dokumentazioa, eskabidearekin batera aurkeztu behar dena:

  • Identifikazio-agiria edo pasaportea
  • Learning Agreement
  • Europako osasun-txartelaren edo osasun-laguntzako aseguruaren kopia.
  • Egonaldia barne hartzen duen aseguru polizaren kopia.

Eskabideak, dokumentazio osoarekin batera, egonaldia hasi baino hilabete lehenago aurkeztu behar dira beranduenez. Bestela, ezin da tramitazioa bermatu

Welcome Office Nazioarteko Harrera Bulegoak eginkizun hauek ditu:

- Praktikak egiteko aldi baterako egonaldi-eskaerak jaso eta zentralizatzea.

- LA berrikustea eta egonaldia egiteko adostasuna tramitatzea, zeinak Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako errektoreordearen sinadura izan behar baitu.

- Wifi eskaerak eta liburutegirako sarbideak tramitatzea.

- Egonaldia hasi aurretik, LA sinatua, erabiltzailea eta wifi-gakoa bidaltzea bisitariari.

Subir

5. Dokumentuak

Praktiketako egonaldia egiteko baimen-eskaera

Learning Agreement

Subir

6. Unibertsitatera iristea

Egonaldia egin behar duen pertsonak, egonaldia egiteko baimena berretsi ondoren, Welcome Office Nazioarteko Harrera Bulegoari jakinaraziko dio behin betiko noiz iritsiko den.

Subir

7. Intereseko beste datu batzuk

Egonaldia Espainian

Baliabide interesgarriak: ostatua, bizi-kostua, etab.

Subir