PROZEDURA: NUPekin kontratu bidezko lotura ez duten bisitariak
XEDEA: NUPen irakaskuntzako edo ikerketako egonaldi bat egin nahi duten irakasle, kanpoko ikertzaile ikasle guztien harrera erraztea eta bultzatzea.
Hori dela-eta, aldatu egin da harrera egiteko protokoloa, bisitak aurretiaz antolatzeko eta tramite administratiboak arintzeko xedez.
Gainera, Bisiten Erregistro bat zentralizatu eta osatzen da.
1. Norentzat den
Kanpoko irakasle eta ikertzaileak, denbora batez irakasteko edo ikertzeko egonaldi bat eginen dutenak NUPen presentzialki edo birtualki.
Subir
2. Egonaldiaren baldintzak eta nahitaezko aseguruak
- Bisita presentzialen kasuan: irakasleak, ikertzaileak edo ikasleak osasun aseguru bat izan beharko du (EBko herritarrek: osasun txartel europarra; gainerakoek: aseguru pribatu bat).
- Nolanahi ere, egonaldiak ez dakar laneko edo kontratu bidezko inolako loturarik NUPentzat, eta, hortaz, erakunde horrek ez du inolako ordainsaririk eman behar.
- Egonaldian zehar NUPek ezarritako arauak eta praktikak errespetatuko dira, baita jarduera garatzeko orduan osasunari, segurtasunari eta instalazioen eta ekipoen erabilerari dagokionez ezarritako arauak ere, eta egonaldiaren arduradunak finkatutako egutegia eta ordutegiak.
- Bisitariak konfidentzialtasuna gordeko du egonaldian garatutako ikerketaren prozedura eta datuei dagokienez. Konfidentzialtasun hori ikertzaile arduradunaren baimen idatziaren bidez deuseztatzen ahalko da.
- Beharrezkoa bada, Lan Osasunerako eta Ingurumenaren Kudeaketarako Unitateari emanen zaio egonaldiaren berri.
Subir
3. Eskaera eta baimena
Prozedura hau hasteko, kanpoko pertsona gonbidatzen duen Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta/edo ikertzaileak egin behar du eskaera, eta irakasle eta ikertzaile hori izanen da egonaldiaren arduraduna. Edonola ere, dagokion ataleko, saileko edo ikastegiko zuzendaritzak baimena eman beharko du beti egonaldi-eskaera hori egiteko.
Bisitarien egonaldirako eskabidea Unibertsitatearen Arreta Bulegoan bidali behar da, behar bezala beteta: (welcome.office@unavarra.es)
- Honek sinatua: bisitaria.
- Honek sinatua: egonaldiaren ardura duen irakasle eta/edo ikertzailea.
- Honek ebaluatua eta baimendua: dagokion dekanoa.
Nahitaezko dokumentazioa, eskabidearekin batera aurkeztu behar dena:
a) Nortasun agiriaren edo pasaportearen kopia.
b) Jatorrizko erakundeak egonaldia egiteko emandako baimena
c) Egonaldia barne hartzen duen aseguru polizaren kopia: osasun laguntza, istripuak eta erantzukizun zibila.
Egonaldiak Nazioartekotzeko eta Lankidetzako Errektoreordetzaren deialdien ondorioz etorritako langileenak badira, nahikoa izanen da Nazioartekotze eta Lankidetza Atalak Unibertsitatearen Arreta Bulegoari eskatzea haiek beharko dituzten zerbitzuak.
Subir
4. Gonbidapen gutuna
Nazioartekotzeko eta Lankidetzako errektoreordeak (kanpoko irakasle eta ikertzaileen kasuan) gonbidapen gutun bat bidaliko die eskabidean hala adierazten duten irakasle eta ikertzaile bisitariei; gutun hori sailera bidaliko da, irakasle eta ikertzaile arduradunaren izenean.
- Bisitariak eskatzen du, Unibertsitatearen Arreta Bulegora (UAB) bidalitako eskabidean.
- UABk gonbidapen gutunaren eredua bete, eta dagokion errektoreordeari bidaliko dio, sinatu dezan.
- Behin sinatuta, UABra itzultzen da.
- UABk kopia bat espedientean gordeko du eta jatorrizkoa bisitaren ardura duen sailera edo ikastegira bidaliko du.
Subir
5. Tramitazioa eta erregistroa
Unibertsitatearen Arreta Bulegoak:
- Aldi baterako egonaldiak egiteko eskaerak jaso eta zentralizatzen ditu.
- Eskuratzen ahal diren zerbitzuen eskaerak kudeatzen ditu:
- Gonbidapen gutuna
- Aldi baterako wifi kredentzialak
- Liburutegiko mailegua eta ikerketa-kabineteak erabiltzea
- Bisita birtualetarako: Liburutegira urrunetik sartzea. Horretarako, aldi baterako posta instituzionaleko kontu bat gaitzen dute.
- Informazioa eta laguntza atzerritartasuneko tramiteetan.
- Identifikazio-txartela (3 hilabete edo gehiagoko egonaldietarako bakarrik)
- Bisitarien erregistro eguneratua mantentzen du, eta, hala, erreferentzia-puntu da NUPeko irakasleentzat zein egonaldiak egiten dituzten langileentzat.
Subir
6. Egonaldiaren ziurtagiria
Hala eskatzen dutenean, NUPek egonaldiaren ziurtagiria emanen du:
- Irakasle eta ikertzaile bisitariek NUPen egindako jardueraren laburpena aurkeztu beharko dute, “Egonaldiaren ziurtagiriaren eskaeraren” bidez. Eskaera UABra bidali behar da, behar bezala beteta eta sinatuta, eta irakasle eta ikertzaile arduradunaren eta saileko edo ikastegiko zuzendariaren oniritziarekin.
- UABak eskaerak zentralizatzen ditu eta NUPeko Idazkaritza Nagusira bidaltzen ditu. Idazkaritza horrek egonaldiaren ziurtagiria eginen du. Ziurtagiriak “Egonaldiaren ziurtagiriaren eskaeran” jasotako informazio bera izanen du, eta sailera bidaliko da irakasle eta ikertzaile arduradunaren izenean.
- UABak bisitaren dokumentazioa artxibatuko du erregistratzeko.
Subir
7. Araudia
Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin kontratu bidezko loturanik ez duten bisitariek egonaldiak egiteko araudia (2023ko uztailaren 26ko Gobernu Kontseiluan onartua)
Subir