Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EN
  • EU

Nazioarteko Harrera Bulegoa – Welcome Office

Hasiera > Nazioarteko Harrera Bulegoa – Welcome Office

Nazioarteko Harrera Bulegoa
Liburutegiaren eraikina, beheko solairua
Arrosadiko campusa
Iruñea
Tel. +34 948 16 96 40
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Nazioarteko Harrerako Bulegoak laguntza- eta harrera-zerbitzu bateratua eskaintzen die nazioarteko irakasle eta ikertzaileei, bai iritsi aurreko izapideetan, bai NUPen dauden bitartean.

Gure helburua zure egonaldia planifikatzen laguntzea da, eta, behin hemen zaudela, izapideei edo kontu praktikoei buruzko edozein zalantza argitzeko erreferentzia-puntua izatea.

Nork erabil dezake zerbitzu hau?

  • Doktoretzako eta doktoretza ondoko nazioarteko ikasleek
  • Nazioarteko ikertzaileek 
  • Nazioarteko irakasleek         
  • Nazioarteko bisitariek

Bulego honek, halaber, graduko eta unibertsitate masterreko titulazioetako nazioarteko ikasleei laguntza eta harrera ematen die, bai Europar Batasunekoei, bai handik kanpokoei.

Zerbitzua 2019tik dago martxan, orduan ikusi baitzen beharrezkoa zela NUPen ikastera eta/edo lan egitera datozen ikasle eta nazioarteko langileei modu zentralizatuan egitea harrera. Bulegoaren misioak bat egiten du 2020-2023 aldirako NUPen V. Plan Estrategikoaren helburuekin, Nazioartekotzearen, Ikerketaren, Pertsonen eta Proiekzioaren arloetan.


Nazioarteko Harrerako Bulegoa Arrosadiko campuseko Liburutegiko beheko solairuan dago, Unibertsitatearen Arreta Bulegoaren barnean.

Europar Batasunetik kanpoko irakasle eta ikertzaileak

Europar Batasuneko irakasle eta ikertzaileak

Europar Batasuneko ikaslea