Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EN
  • EU

Ostatua eta egoitzak

Hasiera > Ostatua eta egoitzak

Ostatu emateko Poltsa
Ikasgelategiko 021 Ikasgela
Arrosadiko Campusa
Iruñea
Tel. 948 169000
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
Campus de Tudela
Avda. de Tarazona s/n
Tel. 948 417806
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Unibertsitateak ostatu ematea

OSTATU BILA NABIL

Gure ostatu poltsan ikasleentzako egoitzetako ostatuari, alokatzeko etxebizitzei, etxebizitza partekatuei edo egonaldi laburrak egiteko etxebizitzei buruzko informazioa aurkituko duzu.

Ostatu Bulegoak ez du bere gain hartuko jabeek emandako datuen edo informazioaren egiazkotasunaren ardura. Baldintzei eta alokairu-kontratuari buruzko akordioa zuzenean adosten da ikaslearen eta jabearen artean. Beraz, NUPek ez du bere gain hartuko harreman horretan sortzen den zeinahi ardura.

    Ostatu-poltsa

OSTATUA ESKAINTZEN DUT

Jabea bazara eta interesa baduzu zure egoitza, etxebizitza edo etxebizitza partekatuko logela ostatu poltsan eskaintzeko, gurekin jarri behar duzu harremanetan, eta zure etxebizitzaren datuak partekatuko ditugu. (948 16 90 00, oficina.alojamiento@unavarra.es)

Alokatzeko edo partekatzeko etxebizitza eta logelen poltsaren eginkizun bakarra da ikasleen eta jabeen arteko lotura egitea. Baldintzei eta alokairu-kontratuari buruzko akordioa zuzenean adosten da ikaslearen eta jabearen artean. Beraz, NUPek ez du bere gain hartuko harreman horretan sortzen den zeinahi ardura.

Zerbitzua doakoa da, inork ezin dizu inongo gasturik eskatu eskaintzak jartzeagatik edo kontsultatzeagatik.

Bulegoak beretzat gordetzen du nahi dituen eskaintzak poltsatik kentzeko eskubidea.