Hasiera > Mentoretza > Mentoretza seniorra > Mentorizatu seniorrak
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Mentoretza Seniorraren Programari esker harremanetan jartzen ahalko zara esparru diferenteetako profesional, ekintzaile eta enpresa eta erakunde laguntzaileetako zuzendaritzako kide eskarmentudunekin.
Graduko edo masterreko azken ikasmailako ikaslea bazara eta mentore batek ematen ahal dizun eta zure enplegagarritasuna hobetzeko lagungarri izango duzun esperientzia eskuratu nahi baduzu, hau da zure programa. Zure mentoreak entzun, aholkatu eta lagundu egingo dizu lana bilatzeko lehen urratsetan edo ekimen ekintzailearen hasieran.
Mentorea esleitzeko, ikasleak zer titulazio egin duen eta zein helburu profesional dituen hartzen da kontuan, betiere mentorearen eta mentorizatuaren arteko kidetasun handiena bilatuz.
Programa honetan parte hartzeagatik unibertsitate hedapeneko kreditu 1 lortu ahal izanen duzu.
Kreditua lortzeko, beharrezkoa da:
• Aurrez aurreko 4 tailerretara joatea (8 ordu guztira).
• Mentorizatzen duen pertsonak deitutako bileretara joatea.
Informa zaitez prestakuntza osagarriko unibertsitate jarduerengatiko kredituak aitortzeko prozeduraz.
Informa zaitez prozedurari buruz unibertsitate-hedapeneko jarduerengatik kredituak aitortzeko gidan
Programa graduko azken ikasmailako, masterreko eta doktoretzako ikasleei dago zuzendua, baita 2022-2023 eta 2021-2022 ikasturteetan NUPen egresatu direnei ere.
Programa hau interesatuz gero, jarri gurekin harremanetan: fundacion.orientacion@unavarra.es.
Eskaera egiteko, hau egin behar duzue erregistratu zaitez izena emateko webgunean, eta, eskatzen zaizunean, eremuak bete.
Izena ematean, hautatuko duzu zer saiotan hartuko duzun parte programaren barrenean. Gogoan izan hau aukeratu behar duzula:
Informazioa eta izen emateaMarina Cisneros Poo(+34) 948 16 89 45fundacion.orientacion@unavarra.es |
NUP Fundazioa
Sario Eraikina. Arrosadiko Campusa
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
31006 Iruñea
Tel.: + 34 948 16 9813 / +34 619 64 99 99
fundacion.orientacion@unavarra.es
www.unavarra.es\fundacionuniversidadsociedad