Hasiera > Mentoretza > Mentoretza soziala
Mentoretza soziala gizartearen eta hezkuntzaren arloan esku hartzeko eta prestakuntza emateko tresna bat da, unibertsitate ingurunean aspalditik esperimentatu izan dena. Garapen pertsonalean, sozialean eta hezkuntzakoan elkarri ekarpenak egiteko ahalmen handia duten bi profil harremanetan jartzen ditu:
Urretxindorra proiektuaren kasuan, ikasleak Lehen Hezkuntzako ikastetxeetakoak izaten dira, eta Prometeus proiektuan, berriz, Bigarren Hezkuntzako eta/edo Batxilergoko ikastetxeetakoak.
Gizarte Ekintzarako Unitateak eta Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzak laguntza teknikoa emanen dute programa horietan ezartzen diren mentoretza-harremanak behar bezala garatzen direla ziurtatzeko.