Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EN
  • EU

Mentoretza

Hasiera > Mentoretza > Buddy programa

Buddy programa

BUDDY  BUILDING... ¡PARTE HARTU!

Laster iritsiko dira seihilekoko trukearen nazioarteko ikasleak. Lagundu nahi diezu NUPen eta Iruñean egongo diren lehenengo asteetan, beren instalazioa eta egokitzapena errazteko?

Baiezkoan, segi irakurtzen...

Zer da BUDDY programa?           Zeinek har dezake parte BUDDY programan?
Zenbat irauten du? Non eman behar dut izena BUDDY izateko?
 Zer lan egiten du BUDDY batek? Nola jarri harremanetan nire BUDDYrekin?

 

Zer da BUDDY programa? 

BUDDY Nazioarteko Harremanak eta Lankidetza Atalak diseinatu duen laguntza-programa bat da, eta bere helburua da trukearen ikasleei laguntza ematea NUPen eta Iruñean integratzen, alderdi akademikoan bezala sozialean ere. Berdinen arteko laguntza-sistema bat da, ikasleak Iruñera iritsi baino lehenago hasten dena, ikasleak etortzen diren lehen unetan eta NUPen pasatzen dituzten lehen asteetan gauzak errazteko. Graduko ikasleei ECTS 1 ematen zaie programaren baldintzak betetzeagatik.

Parte hartu duten ikasleak, NUPekoak zein nazioartekoak, oso ongi baloratzen dute experientzia.

Programa honetatil atera zen "Asociacion Erasmus Pamplona" programari luzapena emateko beste jarduerekin.

 

Part hartzea ematen dizu  Unibertsitatean nazioarteko esperientzia bat bizitzeko, mundu osoko ikasleak ezagutu eta partekatu Iruña eta Nafarroa haiekin.

Zeinek har dezake parte BUDDY programan?

1.-Aurreko urteetan mugikortasunean egon diren edo hurrengo urtean egongo diren NUPeko ikasleak

2.- NUPeko 2garren kurtsotik gorako jarduera egiteko ikasle interesatuak eta motibatuak.

Ahal ba da hizkuntzak menperatzen
 

Zenbat irauten du programak?

Aurreikusten dena da BUDDY programak bi aste irautea gutxi gorabehera, Iruñera iristen direnetik. Hori da egokitzapena lortzeko gutxieneko denbora.

 Zer lan egiten du BUDDY batek?

  • Prestakuntza-saioan parte hartzekoa. Aurreikuspenen arabera, (data argitaratzeko zain)
  • Ikaslearekin harremanetan jartzea iritsi baino lehen.
  • Bizitzeko tokia bilatzen laguntzea.
  • Ikasleari ongi etorri ematea eta Iruñetik eta campusetik mugitzen laguntzea.
  • Matrikula, NireIkasgelategia, unibertsitate txartela eta gainerako tramiteak egiten laguntzea.
  • Experientzia ebaluapena.

Nola jarri harremanetan nire BUDDYrekin?

Nazioartekotze eta Lankidetza Atalak behar den informazioa emanen die programako ikasleei esleituak dituzten nazioarteko ikasleekin harremanetan jar daitezen.

Non eman behar dut izena BUDDY izateko?

NUPera etortzeko izena eman duten nazioarteko ikasleek zuen laguntza behar dute etorri baino lehen. Hori dela-eta zuek izena emateko epe egokia 2023ko azaroaren 2tik abenduaren 15era bitartekoa litzateke.  

Bete inprimakia eta bidali lehenbailehen!