Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EN
  • EU

Mentoreentzako informazioa

NUPen nago eta orain zer?

Gure nahia da NUPen sartzen zarenean ahalik eta erosoen egon zaitezen. Horregatik eskaintzen dizugu mentoretza zerbitzu bat, doakoa, bigarren ikasmailetako eta goragoko ikasmailetako ikasleekin. Ikasle hauek lagundu egingo dizute Unibertsitatean pasatzen dituzun lehen egunetan, eta zure zalantzak argituko dituzte.

Partes de este texto:

Zer da Mentoretza plana?

Mentoretza Planean zure titulazioko ikasle batzuk daude. Ikasle hauek esperientzia dute eta duela gutxi zu orain bizitzen ari zaren egoera bizi izan dute. 

Mentoreek aholkuak emango dizkizute Unibertsitateko zerbitzuak, irakasleak, irakasgaiak... ezagutzeko, ikuspuntu hurbil batetik. Mentoretza bakoitzak ikasle-talde txiki bati egingo dio harrera, eta nahi dituzun galdera guztiak egiten ahalko dituzu.

 

Subir

Zer dakar programan izena emateak?

Mentoretza planean sartzen bazara, zure mentorearekin gutxienez bi bileratan parte hartu beharko duzu

  • Bat, kurtso hasieran,
  • Bestea bigarren seihileko hasieran.

Kontaktu zuzena zure mentorearekin edozein unetan.

Azken bilera egin eta gero, Mentoretza Plana eta zure mentorea ebalua ditzazula eskatuko dizugu.

 

                              ANIMATU ZAITEZ ETA IZENA EMAN!

                                Epea: 2023ko irailaren 1etik 10era

Dagoeneko izena eman baduzu, irailaren 11tik 15erako astean zurekin harremanetan jarriko gara, eta lehen bilera izango duzu, ziur aski, zure mentorearekin.

 

Subir

Izen-ematea

Izen ematea

Subir