Hasiera > Mentoretza > Mentoretza parekoen artean > Mentoreak > Mentorizatuentzako informazioa
Parteka ezazu zure esperientzia Unibertsitatean sartu berri diren ikasleekin, aholkuak eta informazioa eman Unibertsitatean pasatzen dituzten lehen hilabeteetan.
Abantailak: lortu 2 ECTS kreditu, gehienez, eta doako prestakuntza. Jarduera upnapass dokumentu ofizialean jasota geratuko da.
Epea 2024ko ekainaren 7ra arte
Mentorea ikasle bat da irakaskuntza eta administrazio gaietan informazioa eta orientazioa ematen diena bere titulazio bereko lehen ikasmailako 10 ikasleri gehienez ere. Irailetik martxora bitartean garatzen du bere egitekoa. Horretarako honako hauen laguntza dauka: Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako Errektoreordetza, bere Fakultatea edo Ikastegia, Unibertsitate Arretarako Bulegoa eta Ikasleen Kontseilua. Denek laguntzen dute programa hau abian jartzen.
Gogoratzen duzu nola iritsi ziren NUPera?
Batxilergotik edo LHtik zentozen, eta ideia arrastorik ere ez zenuen zer zen unibertsitatea. Ateak Irekitzeko saioetan parte hartu, web-a kontsultatu etab. egin zenuen, baina nahastuta zeunden. Zure lehenengo egunean jada ohartu zara aurreko garaiekin zerikusirik ez duen mundu ezezagun batean sartu zarela. Dena berria zen, fakultateak/ikastegiak/sailak, kredituak, eskakizuna, ikasteko modua, irakasleak, ebaluazioak, tramiteak, etab. eta arriskuaren aurrean bakarrik zeundelako sentipena zenuen".
Hasierako ezagutza falta hori dela-eta ziur aski noizbait "hanka sartuko zenuen" eta unibertsitateak ikasleari eskaintzen dizkion askotariko aukera eta jardueretako batzuk "galduko" zenituen.
Gustatuko zitzaizun esperientzia zeukan kideren bat alboan izatea laguntzeko, akatsak saihesteko eta unibertsitateko jarduera hobeki baliatzeko?
Hala bada, agian interesatuko zaizu Mentoretza programan parte-hartzea...
2024-2025 ikasturtean 2. eta hurrengoetako mailako ikaslea izatea.
Prestakuntza prozesuaren helburua da, mentore gisa normalean oraindik garatu ez dituzun gaitasunak eta trebetasunak zuri eskuratzea. Zehazki, prestakuntza hau honela gauzatzen da:
1.- Mentoretza parekoen arteko Plana aurkezteko hasierako saioa.
2.- Gaitasunak garatzeko lantegiak (zehaztu gabe, baina hauek garatzeko: komunikazio gaitasunak, talde dinamiketako gaitasunak, antolaketa eta ikasketa teknikak).
|
Abuztu bukaeran/Iraila hasieran |
3.- Graduko araudiaren eta alderdi administratiboen lantegia. IABk ematen du, Ikasleen Kontseiluaren laguntzarekin. | Zure fakultateak edo ikastegiak ezarriko ditu |
Mentoretza Planaren koordinatzaileak ebaluatuko du mentore bakoitzaren jarduna, zehazteko zenbat kreditu ematen zaizkion. Ebaluazioaren emaitzek balio behar dute Mentoretza Plana hobetzeko informazioa emateko. Ebaluatzeko, hauek eduki behar dira:
IZENA EMAN: 2024ko ekainaren 7ra arte.