Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Hasiera > Lege oharra eta pribatutasun politika

Lege oharra eta pribatutasun politika

Partes de este texto:

UPNA PAU

1. DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN XEDEA

Mugikorretarako aplikazio informatiko bat da UPNA PAU, informazio pertsonalizatua eskaintzen diena Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) Unibertsitatera Sartzeko Proban izena ematen duten ikasleei.

Aplikazio hori gailu mugikorrean instalatu ondoren, ikasle bakoitzak bere nortasuna egiaztatu beharko du, bai eta erabilera baldintzak eta pribatutasun politika onartu ere. Hori egin ondoren, informazio pertsonala ikusten ahalko du.

Aplikazioaren bidez lortzen ahal den informazioa NUPen Kudeaketa Akademikoko Informazio Sisteman (SIGA-NUP) bildua dago, eta interesdunak informazio hori tratatzeko baimena eman du USPa egin ahal izateko.

Datuen tratamendu hori goi mailako hezkuntzaren arloan eskumena duten administrazioek NUPi esleitzen dizkioten funtzio publikoak betez egiten da. Hain zuzen, administrazioek funtzio publiko horiek NUPi esleitzen dizkiote USPa antola dezan eta izena ematen duten ikasleak ebalua ditzan.

Ikasleek informazio hau eskuratzen ahalko dute:

  • USPko nahitaezko faseko irakasgaietan lortutako kalifikazioak
  • USPko borondatezko faseko irakasgaietan lortutako kalifikazioak
  • USPan lortutako behin betiko kalifikazioa

2. DATUAK TRATATZEKO ERAKUNDE ARDURADUNA

Datu pertsonalen babesari buruzko araudi juridikoa betetzeko, Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP; IFKa: Q3150012G) izanen da datuak tratatzeko erakunde titularra. Hona erakundearen datuak:

3. DATU PERTSONALEN PRIBATUTASUNA ETA BABESA. HARREMANETARAKO PERTSONA

Aplikazio honek tratatzen dituen datu pertsonalen babesari buruzko edozein gaitarako, NUPek datuen babeserako delegatu bat du. Harekin harremanetan jartzeko, bidali mezu bat helbide honetara:delegado.protecciondatos@unavarra.es.

4. DATU PERTSONALEN GAINEKO ESKUBIDEAK BALIATZEA

Aplikazioaren erabiltzaileak datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, eramateko, haiei aurka egiteko, haien tratamendua mugatzeko eskubideak erabil ditzake, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean ezarritako baldintzetan.

Hori egitea doakoa da, eta legez ezarritako epean emanen du erantzuna NUPek. Horretarako, erabiltzaileak mezu elektroniko bat bidaliz jarri behar du harremanetan datuen babeserako delegatuarekin, eta hark nortasuna dokumentu ofizial bidez egiaztatzeko eskatzen ahalko dio erabiltzaileari.

Era berean, erabiltzaileak eskubidea du Datuak Babesteko Agentzian erreklamazio bat aurkezteko, hori baita datuen babesaren kontrolerako agintaritza.

5. DATU PERTSONALEN TRATAMENDUA

Aplikazioak sarbidea dauka NUPeko SIGAn gordetzen den informazio pertsonalera, informazio hori erabiltzaileari mugikorrean erakusteko bakar-bakarrik.

Transferitzen den informazioa ez da mugikorrean erregistratzen edo gordetzen, ezta besteekin partekatzen ere.

Aplikazio honek ez du sarbiderik bereziki babestutako informazio pertsonalera, eta ez du eskatzen mugikorreko beste edozein baliabidetara sartzea.

6. DATU PERTSONALEN BABESA

NUPek behar diren neurri teknikoak eta antolamendukoak hartzen ditu datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 32. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
Pamplona-Iruña
Tel. 948 169000 | 948 169096
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
Tuterako campusa
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. 948 417800
Fax. 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua