Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Hasiera > Lege oharra eta pribatutasun politika

Lege oharra eta pribatutasun politika

Partes de este texto:

Academic mobile UPNA

1.- Datu pertsonalen tratamenduaren xedea

Academic Mobile UPNA mugikorretarako aplikazio informatiko bat da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) ikasleei informazio pertsonalizatua eskaintzen diena.

Aplikazio hori mugikorrean instalatu ondoren, ikasle bakoitzak bere nortasuna egiaztatu beharko du, bai eta erabilera baldintzak eta pribatutasun politika onartu ere. Hori egin ondoren, informazio pertsonala ikusten ahalko du.

Aplikazioaren bidez eskura daitekeen informazio pertsonala NUPeko Kudeaketa Akademikoko Informazio Sisteman (SIGA-NUP) jasotako datuetako batzuk baino ez dira. Interesdunak baimena eman du informazio hori tratatzeko, ikaslea den aldetik Unibertsitatearekin duen harremanaren esparruan; izan ere, tratamendu hori beharrezkoa da ikasleak unibertsitatean aurrera egin ahala egiten dituen jarduera akademiko guztietan lortutako helburuak eta emaitzak erregistratu eta gordetzeko.

NUPeko SIGAn jasotako informazio hau eskuratzen ahal du ikasleak:

Irakasgaietan lortu dituen azken kalifikazioak

  • Irakasgaietako irakasleei buruzko gogobetetasun inkestak
  • Irakasgaien ordutegiak eta ikasgelak
  • Matrikula egiteko hitzordu
  • Irakasle tutorearen izena

2.- Datuak tratatzeko erakunde arduraduna

Datu pertsonalen babesari buruzko araudi juridikoa betetzeko, Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP; IFKa: Q3150012G) izanen da datuak tratatzeko erakunde titularra. Hona erakundearen datuak:

3.- Datu pertsonalen pribatutasuna eta babesa. Harremanetarako pertsona

Aplikazio honek tratatzen dituen datu pertsonalen babesari buruzko edozein gaitarako, NUPek datuen babeserako delegatu bat du. Harekin harremanetan jartzeko, bidali mezu bat helbide honetara:delegado.protecciondatos@unavarra.es

4.- Datu pertsonalen gaineko eskubideak baliatzea

Aplikazioaren erabiltzaileak datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, haiei aurka egiteko, tratamendua mugatzeko edo datuak eramateko eskubideak erabil ditzake, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean1 ezarritako baldintzetan.

Hori egitea doakoa da, eta legez ezarritako epean emanen du erantzuna NUPek. Horretarako, erabiltzaileak mezu elektroniko bat bidaliz jarri behar du harremanetan datuen babeserako delegatuarekin, eta hark nortasuna dokumentu ofizial bidez egiaztatzeko eskatzen ahalko dio erabiltzaileari.

Era berean, erabiltzaileak eskubidea du Datuak Babesteko Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko, hori baita datuen babesaren kontrolerako agintaritza.

5.- Datu pertsonalen tratamendua

Aplikazioak sarbidea dauka NUPeko SIGAn gordetzen den informazio pertsonalera, informazio hori erabiltzaileari mugikorrean erakusteko bakar-bakarrik. Transferitzen den informazioa ez da mugikorrean erregistratzen edo gordetzen, ezta besteekin partekatzen ere.

Aplikazio honek ez du sarbiderik bereziki babestutako informazio pertsonalera.

Inkestei dagokienez, erabiltzaileak emandako informazioa NUPeko SIGAra transmititzen da, eta ez da mugikorrean erregistratzen edo gordetzen, ezta besteekin partekatzen ere.

Aplikazio honek ez du eskatzen mugikorreko beste baliabideetara sartzea.

6.- Datu pertsonalen babesa

NUPek behar diren neurri teknikoak eta antolamendukoak hartzen ditu datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 32. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
Pamplona-Iruña
Tel. 948 169000 | 948 169096
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
Tuterako campusa
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. 948 417800
Fax. 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua