"upna Academic Mobile" aplikazioaren erabilerraztasuna
Erabilerraztasunari buruzko deklarazioa. Sistema eragilea: Android (v 4.0.1)
Introducción
Nafarroako Unibertsitate Publikoak konpromisoa hartu du (2020ko otsailaren 4ko 214/2020 EBAZPENA, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Irisgarritasunerako Unitateari buruz) – bere webgunea erabilerraza izan dadin, ongi betetzearren 2018ko irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretua, sektore publikoko webguneen eta gailu mugikorretarako aplikazioen erabilerraztasunari buruzkoa.
Erabilerraztasunari buruzko deklarazio hau gailu mugikorretarako “upna Academic Mobile” aplikazioari dagokio.
- Sistema eragilea: Android (v 4.0.1)
- 2022ko maiatzekoa
Betetze maila
Gailu mugikorretarako aplikazio horrek oraindik ez du betetzen 1112/2018 Errege Dekretuan ezarritakoa. Hona hemen zein diren betetzen ez dituen alderdiak.
Eduki ez-erabilerraza
1112/2018 Errege Dekretuarekin bat ez etortzeagatik:
Pantailak:
- Ez du modu ez-bisualik eskaintzen erabiltzaileen interfazeko elementu eragingarriak detektatzeko (5.5.2.- Elementu eragingarrien detektagarritasuna).
- "Ezarpenak" atalean: ikusmen- eta entzumen-arazoak dituztenek ukimenaren edo soinuen bidez ezin dute jakin zein egoera bisualetan dauden blokeo- edo kommutazio-kontrolak kontrolari eragin beharrik gabe (5.6.1.- irizpidea: Ukipen- edo soinu-egoera).
- "Ordutegiak" eta "Inkestak" atalean: informazio ez-testuala ez da erabilerraza, ez dago irteerako soinu bidezko aukerarik ikusmenik ez dutenentzat edo ikusmen mugatua dutenentzat, eta, beraz, ezin zaie erantzun pantaila-irakurgailurik ezin erabili duten erabiltzaileen beharrei (11.1.1.1.2.- Eduki ez-testuala (funtzionaltasun itxia)).
- "Ordutegiak" eta "Inkestak" atalean: ez dago bermatua erabiltzaile guztiak modua izanen dutenik edukia irakurri eta hura erabiltzeko jarraibideak ulertzeko baldin eta forma, kolorea, tamaina, kokapen espaziala, orientazioa edo soinua ezin hauteman badituzte (11.1.3.3.- Ezaugarri sentsorialak).
- "Ordutegiak" eta "Inkestak" atalean: ez zaie aukera bermatzen ikusmen txikiko erabiltzaileei eta gaitasun kognitibo mugatua dutenei beren buruari buruzko informazioa emateko; hau da, datuak sartzeko eremuen helburua programazio bidez zehaztu badaiteke, erabiltzaile horiei modua eskaini beharko litzaieke laguntza-teknologiez, nabigatzaileez eta gailu mugikorrez baliatuz jarraibideak pertsonalizatzeko edo automatikoki betetzeko, erabiltzaile espezifiko batzuentzat ulergarriagoak izan daitezen eta eskatutako datuak ematea errazagoa izan dadin (11.1.3.5.1.- Sarreraren helburua identifikatzea (funtzionaltasun irekia))..
- "Ordutegiak" eta "Matrikularako hitzordua" ataletan: ez dago bermatua testuaren eta hondoaren arteko kontrastea aski izanen denik ikusmen urriko erabiltzaileak gauza izan daitezen kontrastea hobetzeko teknologiarik gabe testua irakurtzeko (11.1.4.3.- Gutxieneko kontrastea).
- Ez du ematen testuaren tamaina nahikoa handia duen jarduteko modurik ikusmen mugatua izan eta laguntza-teknologiez balia ezin daitezen erabiltzaile gehienek erabili dezaten, aplikazio mugikorraren funtzionaltasuna itxia baita (11.1.4.4.2.- Testuaren tamaina aldatzea (funtzionaltasun itxia)).
- "Login" atalean: informazio ez-testuala ez da erabilerraza (testu-irudi bat adibidez), ez dago irteerako soinu bidezko aukerarik ikusmenik ez dutenentzat edo ikusmen mugatua duten eta pantaila-irakurgailurik ezin erabili duten erabiltzaileen beharrei erantzuteko, aplikazio mugikorraren funtzionaltasuna itxia baita (11.1.1.1.2.- Eduki ez-testuala (funtzionaltasun itxia).
- Ez zaie aukera bermatzen ikusmen urria eta gaitasun kognitibo mugatua duten erabiltzaileei testuaren lerroartea egokitzeko, errazago irakur dezaten edukia beren beharretara egokituz (11.1.4.12.- Testuaren lerroartea).
- Ez zaie aukera bermatzen edukia ikusi eta irakurri ahal izateko hura handitu egin behar duten ikusmen urriko pertsonei saguaren erakuslea eduki gehigarrirantz mugitzeko, ez eta ikusmenik izan ez eta funtzionatzeko teklatuaren mende daudenei eduki berria aktibatu eta baztertzeko aukera ere lana eten gabe eta erabilera-esperientzia kaltetu gabe (11.1.4.13.- Saguaren erakuslearekin seinalatutako edukia edo fokua duena).
- Ez zaie aukera bermatzen ikusmenik ez duten edo ikusmen mugatua duten pertsonei aplikazio mugikorraren funtzio guztiei ikusi gabe eragiteko; funtzioei eragiteko modu ez-bisualen bat bederen eman beharko litzaieke irteerako soinu bidez (ahotsa, ukimena edo braillea barne) pantaila-irakurgailurik, teklaturik edo teklatu-interfazerik ezin erabili duten erabiltzaileen beharrei erantzuteko, aplikazio mugikorraren funtzionaltasuna itxia baita (11.2.1.1.2.- Teklatua (funtzionaltasun itxia).
- Ez dago bermatua teklatu bidez fokuratzeko modua ez dela "harrapatua" geldituko edukiaren azpiatalen barrenean, eta horrek beste eduki batera itzultzea galarazten die teklatua baizik erabiltzen ez duten erabiltzaileei (11.2.1.2.- Tranparik gabe teklatuaren fokurako)
- Ez zaie aukera bermatzen ikusmenik ez duten edo ikusmen mugatua duten pertsonei aplikazio mugikorraren zuzeneko sarbide pertsonalizatuei ikusi gabe eragiteko; sarbideari eragiteko modu ez-bisualen bat bederen eman beharko litzaieke irteerako soinu bidez (ahotsa, ukimena edo braillea barne) pantaila-irakurgailurik, teklaturik edo teklatu-interfazerik ezin erabili duten erabiltzaileen beharrei erantzuteko, aplikazio mugikorraren funtzionaltasuna itxia baita (11.2.1.1.2.- Teklatuko lasterbideak (funtzionaltasun itxia).
- Ez da eragozten nahigabeko interakzioa gertatzea erabiltzaileek nahi gabe osagairen bati sakatzen badiote (11.2.5.2.- Saguaren erakuslea baliogabetzea).
- "Login" atalean: ez da ahal den guztietan ziurtatzen erabiltzaileek eta, batez ere, gaitasun kognitibo mugatua dutenek, ikusmenik ez dutenek eta ikuspegi mugatua dutenek iradokizun egokiak jasoko dituztenik datuak sartzean egindako akatsak zuzentzeko (11.3.3.3.- Akatsei buruzko iradokizunak).
- "Login" eta "Inkestak" ataletan: ez dago aukera bermatua erabiltzaileek, batez ere gaitasun kognitibo mugatua dutenek, ikusmenik ez dutenek eta ikusmen mugatua dutenek ekintza bat eginez gero izaten ahal diren ondorio atzeraezinak saihesteko, hala nola transakzio finantzarioak bidaltzea (atzeraezinak badira), datuak ezabatzea (ezin badira berreskuratu) eta artikuluak erostea; informazioa berrikusteko eta zuzentzeko edo ekintzetan atzera egiteko aukera eman beharko litzateke, ondorio larriak izan ditzaketen hutsegiteak saihesteko (11.3.3.4.- Hutsegiteak saihestea (legeei, finantzei, datuen ingurukoak)).
- Ez zaie aukera bermatzen ikusmenik ez dutenei, ikusmen mugatua dutenei, manipulatzeko gaitasun edo indar mugatua dutenei eta gaitasun kognitibo mugatua dutenei aplikazio mugikorra instalatua dagoen plataformak eskaintzen dituen erabilerraztasun-zerbitzuak erabiltzeko (11.5.2.3.- Erabilerraztasun-zerbitzuen erabilera).
- Ez zaie aukera bermatzen ikusmenik ez dutenei edo ikusmen mugatua dutenei zein manipulatzeko gaitasun edo indar mugatua dutenei laguntza-teknologia erabiltzeko, bestek beste pantaila-irakurgailua, pantaila-handigailua eta Braille pantaila, zeinak erabiltzaileen interfazeko objektuei buruzko informazio semantikoa ematen baitu (11.5.2.5.- Objektuari buruzko informazioa).
- Ez zaie aukera bermatzen ikusmenik ez dutenei edo ikusmen mugatua dutenei eta manipulatzeko gaitasun edo indar mugatua dutenei datu-taulen antolamendua eta bisualki erakusten den erlazio-informazioa laguntza-teknologien bidez uler dezaten (11.5.2.6.- Ilarak, zutabeak eta goiburuak).
- "Inkestak" atalean: ez zaie aukera bermatzen ikusmenik ez dutenei edo ikusmen mugatua dutenei zein manipulatzeko gaitasun edo indar mugatua dutenei egungo edozein balio laguntza-teknologien bidez uler dezaten, ez eta erabiltzaileen interfazearen objektu batekin lotutako edozein balio multzo edo balio tarte baimendu ere (11.5.2.7.- Balioak).
- Ez zaie aukera bermatzen ikusmenik ez dutenei edo ikusmen mugatua dutenei zein manipulatzeko gaitasun edo indar mugatua dutenei erabiltzaileen interfazean honela tratatutako osagai (widget edo objektuen) hauen arteko erlazioa laguntza-teknologien bidez uler dezaten: etiketa, deskribapen edo jarraibideak, eduki-atalak, kontrolak eta kontrol taldeak. (11.5.2.8.- Etiketatze-erlazioak).
- "Inkestak" eta "Ezarpenak" ataletan: ez zaie aukera bermatzen ikusmenik ez dutenei edo ikusmen mugatua dutenei zein manipulatzeko gaitasun edo indar mugatua dutenei osagai batek (edukitzaile gisa) beste osagai batekin duen erlazioa hierarkikoa (guraso / ume erlazioa) edo osagai bat edukitzailearen barrenean sartua dagoela uler dezaten; aukera hori izanen balute laguntza-teknologien erabiltzaileek jakinen lukete nola nabigatzen den eta izan dezaketen interakzioa eduki eta kontrol konposatuekin (11.5.2.9.- Guraso / ume erlazioa).
- "Login", "Inkestak" eta "Ezarpenak: ez zaie aukera bermatzen ikusmenik ez dutenei edo ikusmen mugatua dutenei eta manipulatzeko gaitasun edo indar mugatua dutenei testuaren eta estilo-atributuen informazioa jasotzeko; testua editatzeko modukoa bada, laguntza-teknologiek ere gai izan behar dute interakzioa izateko testuaren edukiarekin, tartekatze-fokuarekin, testuaren hautaketarekin eta testuaren mugekin, teknologia horien erabiltzaileei informazioa transmititu ahal izateko (11.5.2.10.- Testua).
- "Login", "Inkestak" eta "Ezarpenak" ataletan: ez zaie aukera bermatzen ikusmenik ez dutenei edo ikusmen mugatua dutenei zein manipulatzeko gaitasun edo indar mugatua dutenei erabiltzaileen interfazeko objektu bakoitzak (osagaiak edo widgetak) eskaintzen dituen ekintza guztiak egin ditzaten (hautatu, kopiatu, itsatsi, etab.) laguntza-teknologien bidez, hau da, laster-menurik erabili beharrik gabe, zeinek pauso gehiago emanarazten baitiete (11.5.2.11.- Ekintza erabilgarrien zerrenda).
- "Login", "Inkestak" eta "Ezarpenak" ataletan: ez zaie aukera bermatzen ikusmenik ez dutenei edo ikusmen mugatua dutenei zein manipulatzeko gaitasun edo indar mugatua dutenei behar duten informazioa eta mekanismoak jaso ditzaten laguntza-teknologien bidez fokua, testua txertatzeko puntua eta testua editatzeko balio duten elementuak hautatzeko atributuak arakatzeko (11.5.2.13.- Fokuaren eta hautaketa-atributuen segimendua).
- "Itxi saioa", "Login", "Inkestak" eta "Ezarpenak" ataletan: ez zaie aukera bermatzen ikusmenik ez dutenei edo ikusmen mugatua dutenei zein manipulatzeko gaitasun edo indar mugatua dutenei laguntza-teknologien bidez fokua, testua txertatzeko puntua eta testua editatzeko balio duten elementuak hautatzeko atributuak konfiguratzeko (11.5.2.14.- Fokua eta hautaketa-atributuak aldatzea).
- "Login", "Inkestak" eta "Ezarpenak” ataletan: ez zaie aukera bermatzen ikusmenik ez dutenei edo ikusmen mugatua dutenei zein manipulatzeko gaitasun edo indar mugatua dutenei laguntza-teknologiek informazioa ematen diezaieten erabiltzaileen interfazeko elementuen informazio semantikoan aldaketak eragiten dituzten gauzak gertatzen direnean (11.5.2.15.- Aldaketen jakinarazpena).
- "Login", "Inkestak" eta "Ezarpenak” ataletan: ez zaie aukera bermatzen ikusmenik ez dutenei edo ikusmen mugatua dutenei zein manipulatzeko gaitasun edo indar mugatua dutenei laguntza-teknologiek informazioa ematen diezaieten erabiltzaileen interfazeko elementuen egoerak eta propietateak aldatzen direnean (11.5.2.16.- Egoeren eta propietateen aldaketak).
- "Login", "Inkestak" eta "Ezarpenak” ataletan: ez zaie aukera bermatzen ikusmenik ez dutenei edo ikusmen mugatua dutenei zein manipulatzeko gaitasun edo indar mugatua dutenei laguntza-teknologiek informazioa ematen diezaieten erabiltzaileen interfazean dauden datuak betetzeko eremuen balioak eta testua aldatzen direnean (11.5.2.17.- Balioak eta testua aldatzea).
- "Login", "Inkestak" eta "Ezarpenak" ataletan: ez zaie aukera bermatzen kontraste handiko gaia, iturri hobetsiak edo hobeki ikusten den fokuratze-kurtsore bat behar duten erabiltzaileei beren lehentasunak leku bakar batean defini ditzaten, aplikazio mugikor bakoitzerako bistaratze-konfigurazioa aldatu beharrean. Aplikazio mugikor guztiek errespetatu egin behar dute gailu mugikorraren plataforman konfiguratua dagoen kolorea, kontrastea, iturri-mota, iturriaren tamaina edo fokuratze-kurtsorea (11.7.- Erabiltzailearen lehentasuna).
Web edukiak:
- Testuaren eta irudien aurkezpen bisualak ez du 4,5:1eko gutxieneko kontraste-erlazioa (9.1.4.3.- Kontrastea (gutxienekoa)).
- Elementu jakin batzuen aurkezpen bisualak ez du 3:1eko gutxieneko kontraste-erlazioa inguruko koloreekin alderatuta (9.1.4.11.- Kontraste ez-testuala).
- Web orrialde bakoitzaren hizkuntza lehenetsia ezin da ezarri softwarearen bidez (9.3.1.1.- Web orrialdearen hizkuntza).
- Pasarte edo esaldi bakoitzaren hizkuntza ezin da softwarearen bidez ezarri, honako hauek salbu: izen propioak, termino teknikoak, hizkuntza zehaztugabeetako hitzak eta testuaren zati natural bihurtu diren hitzak edo esaldiak (9.3.1.2.- Parte batzuen hizkuntza).
- AA mailan ez dira betetzen WCAG 2.1 Jarraibideen bost baldintzak (9.6.- WCAG Jarraibideekiko adostasun baldintzak).
Erabilerraztasunari buruzko deklarazioaren prestaketa-lana
Deklarazio hau 2022ko abenduaren 1ean prestatu zen.
Deklarazioa prestatzeko, erakundeak berak egin duen autoebaluazio batez baliatu gara.
Oharrak eta harremanetarako datuak
Nahi baduzu, helaraz iezaguzu komunikazioren bat erabilerraztasuneko betebeharrei buruz (irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuaren 10.2.a) artikulua). Adibidez:
- Zure ustez webguneak betetzen ez duen zerbaiten berri eman.
- Edukira iristeko beste zailtasun batzuen berri eman.
- Webgunearen erabilerraztasunari buruzko edozein kontsulta egin edo hura hobetzeko iradokizunak egin.
Bi hauetakoren bat erabiliz:
Komunikazioak NUPeko Komunikazio Zerbitzuak jaso eta tratatuko ditu, eta Webgunearen Unitatera bidali, hura baita Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irisgarritasunerako Unitatea.
Aplikatzeko prozedura
Eskaera, kexa edo iradokizun bat egin ondoren kasu egin ez badizute, erabakiarekin konforme ez bazaude edo 12.5 artikuluan ezarritako betebeharrak betetzen ez badira, erreklamazio bat jartzen ahal duzu. Bestetik, erreklamazioa jartzen ahal duzu baldin eta hogei egun balioduneko epea pasatu eta eta erantzunik jaso ezean.
Prozedura hori Erregistro Orokorraren bidez edo eskabide bat aurkeztuz eginen da
Erabilerraztasunari buruzko deklarazioa. Sistema eragilea: iOS
Sarrera
Nafarroako Unibertsitate Publikoak konpromisoa hartu du gailu mugikorretarako aplikazioa erabilgarriagoa izan dadin, bat etorriz Sektore publikoko webguneen eta gailu mugikorretarako aplikazioen erabilerraztasunari buruzko 2018ko irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuarekin, dekretu horren bidez Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko urriaren 26ko 2016/2102 (EB) Zuzentarauarentransposizioa egiten da.
Erabilerraztasun deklarazio hau iOS gailu mugikorretarako upna Academic Mobile aplikazioari dagokio.
Betetze maila
Gailu mugikorretarako aplikazio horrek partzialki betetzen du 1112/2018 Errege Dekretua; izan ere, jarraian azalduko diren alderdiak ez ditu betetzen.
Eduki ez-erabilerraza
Jarraian azalduko diren alderdiak ez dira erabilerrazak pertsona guztientzat, arrazoi hauengatik:
1112/2018 Errege Dekretuarekin bat ez etortzeagatik
- Gune batzuetan, kolorea besterik ez da erabili baliabide bisual gisa, izan ekintza bat adierazteko, erantzun bat eragiteko edo elementu bisual bat bereizteko [UNE-EN 301549:2022 arauaren 9.1.4.1 baldintza: kolorearen erabilera].
- Zenbait testuren eta pantailaren atzeko planoaren arteko kontrastea ez da nahikoa [UNE-EN 301549:2022 arauaren 9.1.4.3 baldintza: kontrastea (gutxienekoa)].
- Elementu grafiko batzuek ez dute ordezko testu egokirik [UNE-EN 301549:2022 arauaren 11.1.1.1 baldintza: eduki ez-testuala].
- Pantaila batzuetan, informazioa, egitura eta zerrendak ez ditu softwareak zehazten, edo ez dute alternatibarik testu gisa [UNE-EN 301549:2022 arauaren 11.1.3.1.1 baldintza: informazioa eta zerrendak].
- Pantaila batzuetan, edukiaren sekuentzia ez da behar bezala mantentzen interfazearen disposizioa aldatzen denean [UNE-EN 301549:2022 arauaren 11.1.3.2.1 baldintza: sekuentzia esanguratsua].
- Aplikazioak ez du bermatzen pantailako orientabide guztiak behar bezala bistaratuko direnik [UNE-EN 301549:2022 arauaren 11.1.3.4 baldintza: orientazioa].
- Kolorea besterik ez da erabili baliabide bisual gisa, izan ekintza bat adierazteko, erantzun bat eragiteko edo elementu bisual bat bereizteko [UNE-EN 301549:2022 arauaren 11.1.4.1 baldintza: kolorearen erabilera].
- Zenbait testuren eta pantailaren atzeko planoaren arteko kontrastea ez da nahikoa [UNE-EN 301549:2022 arauaren 11.1.4.3 baldintza: kontrastea (gutxienekoa)].
- Testu batzuek ez dute ahalbidetzen tamaina doitzea funtzionaltasuna galdu gabe [UNE-EN 301549:2022 arauaren 11.1.4.4.1 baldintza: testuaren tamaina aldatzea].
- Testuaren tamaina aldatzean, berregituraketa ez da behar bezala egiten [UNE-EN 301549:2022 arauaren 11.1.4.10 baldintza: testua berregokitzea].
- Ikono edo grafiko batzuek ez dute kontraste nahikorik pantailaren atzeko planoarekin [UNE-EN 301549:2022 arauaren 11.1.4.11 baldintza: kontraste ez-testuala].
- Pantaila batzuetan, teklatuaren fokua ez da behar bezala kudeatzen [UNE-EN 301549:2022 arauaren 11.2.1.2 baldintza: teklatuaren fokuan tranparik ez].
- Interakzio batzuek gehiegizko zehaztasuna edo keinu konplexuak behar dituzte, eta ez da alternatibarik eskaintzen [UNE-EN 301549:2022 arauaren 11.2.5.1 baldintza: keinuak erakuslearekin].
- Inprimaki batzuetan, edukiaren hizkuntza ez dago behar bezala zehaztua [UNE-EN 301549:2022 arauaren 11.3.1.1.1 baldintza: softwarearen hizkuntza]. /li>
- Formularioetako akats batzuk ez dira behar bezala identifikatzen, edo ez dute iradokizunik ematen horiek zuzentzeko [UNE-EN 301549:2022 arauaren 11.3.3.1.1 betekizuna: erroreen identifikazioa].
- Sarrera eremu batzuek ez dute etiketa egokirik edo ageriko jarraibiderik [UNE-EN 301549:2022 arauaren 11.3.3.2 baldintza: etiketak edo jarraibideak].
- Ez daude behar bezala definituak elementu interaktibo batzuen izena, funtzioa eta egoera [UNE-EN 301549:2022 arauaren 11.4.1.2.1 baldintza: izena, funtzioa, balioa].
- Egoera-mezu batzuk ez zaizkie behar bezala jakinarazten laguntza emateko teknologien erabiltzaileei [UNE-EN 301549:2022 arauaren 11.4.1.3.1 baldintza: egoera-mezuak].
- Funtzionalitate batzuk ez dira bateragarriak sistema eragilearen erabilerraztasun zerbitzuekin [UNE-EN 301549:2022 arauaren 11.5.2.3 baldintza: erabilerraztasun zerbitzuen erabilera].
- Elementu interaktibo batzuek ez dute beren helburuaren deskribapen egokirik [UNE-EN 301549:2022 arauaren 11.5.2.5 baldintza: objektuaren informazioa].
- Interfazean zerrendatzen diren elementu batzuk ez daude behar bezala etiketatuta [UNE-EN 301549:2022 arauaren 11.5.2.8 baldintza: etiketatze zerrendak].
- Aplikazioaren dokumentazioa ez da guztiz erabilerraza erabiltzaile guztientzat [UNE-EN 301549:2022 arauaren 12.1.2 baldintza: dokumentazio erabilerraza].
Karga handiegia izateagatik
Ez dagokio.
Edukia ez izateagatik aplikatzekoa den legeriaren arlokoa
- PBaliteke ofimatikako zenbait artxibok (PDF formatukoak) eta bestelako formatuek –2018ko irailaren 20a baino lehen argitaratuak– erabilerraztasun irizpideak ez betetzea, nahiz eta denek bete ditzaten saiatu garen.
- Baliteke hirugarrenek egindako edukiak egotea, hau da, Nafarroako Unibertsitate Publikoak egin ez dituenak, bai eta unibertsitatearen kontrolpean ez daudenak ere, besteak beste ofimatikako artxiboak.
- Baliteke 2018ko irailaren 20a baino lehen argitaratutako zenbait artxibo aurregrabatu egotea, erabat betetzen ez dituztenak erabilerraztasuneko betebehar guztiak.
Erabilerraztasunari buruzko deklarazioaren prestaketa-lana
Deklarazio hau 2025eko martxoaren 20an prestatu zen.
Deklarazioa prestatzeko, Everycode SL erakundeak 2025eko martxoaren 4an egindako autoebaluazio bat baliatu da.
Deklarazioaren azken berrikuspena: 2025eko martxoaren 20a.
Oharrak eta harremanetarako datuak
Nahi baduzu, helaraz iezaguzu komunikazioren bat erabilerraztasuneko betebeharrei buruz (1112/2018 Errege Dekretuaren 10.2.a artikulua). Adibidez:
- Zure ustez webguneak betetzen ez duen zerbaiten berri eman.
- Edukira iristeko beste zailtasun batzuen berri eman.
- Webgunearen irisgarritasunari buruzko edozein kontsulta egin edo hura hobetzeko iradokizunak egin.
Horretarako, honako bide hauek erabiltzen ahal dituzu:
1112/2018 Errege Dekretuaren 10.2.b artikuluaren arabera, honako hauek ere aurkezten ahal dituzu:
- 1112/2018 Errege Dekretuaren baldintzak betetzeko beharrari buruzko kexa.
- Informazio erabilerrazari buruzko eskaera bat, honako hauei dagokienez:
- 1112/2018 Errege Dekretuaren aplikazio eremutik kanpo dauden edukiak, 3. artikuluaren 4. apartatuan ezarritakoaren arabera.
- Karga handiegia duten edukiak, hau da, erabilerraztasun baldintzak betetzetik salbuetsita daudenak.
Informazio erabilerrazaren eskaeran argi eta garbi zehaztu behar dira eskaera zentzuzkoa eta legitimoa dela egiaztatzeko gertakariak, arrazoiak eta eskaerak.
Informazio erabilerrazaren eta kexen eskaerak helbide elektroniko honen bidez aurkezten ahalko dira: accesibililidad.web@unavarra.es, baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako bitartekoen bidez ere.
Erreklamazioa egiteko prozedura
Baldin eta informazio erabilerrazari buruzko eskaera edo kexaren bat egiten baduzu, eta hura ezetsia izan bada, erabakiarekin konforme ez bazaude, edo 12.5 artikuluan ezarritako betebeharrak betetzen ez badira, erreklamazio bat jartzen ahal duzu. Bestetik, erreklamazioa jartzen ahalko da hogei egun balioduneko epea pasatu eta erantzunik jaso ezean.
Erreklamazioa helbide elektroniko honen bidez aurkezten ahalko da: accesibililidad.web@unavarra.es, eta baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako bitartekoen bidez ere.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irisgarritasunaren Unitateko arduradunak jaso eta tratatuko ditu erreklamazioak.