NUPeko egoitza elektronikoaren irisgarritasuna
Irisgarritasunaren gaineko deklarazioa
Nafarroako Unibertsitate Publikoak konpromisoa hartu du –otsailaren 4ko 214/2020 Ebazpena, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Irisgarritasunerako Unitateari buruz– bere webgunea irisgarri bihurtzeko, ongi betetzearren irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretua, sektore publikoko webguneen eta gailu mugikorretarako aplikazioen irisgarritasunari buruzkoa.
Irisgarritasunaren gaineko deklarazio hau aplikatzekoa da https://www.unavarra.es webgunean.
OHARRA: webgune hau diseinu prozesuan dago.
Betetze maila
Webgune hau oraindik ez dago konforme honekin: 1112/2018 Errege Dekretua . Ondoren, adierazten da zein diren zein diren alderdi ez-konformea/k:
Eduki ez-irisgarria
1112/2018 Errege Dekretuarekin bat ez etortzeagatik:
(Nafarroako Unibertsitate Publikoa webgunearen diseinu berria egiten ari da)
Web edukiak:
- Informazioa eta harremanak (9.1.3.1 irizpidea)
- Inprimakiek ez dute behar bezala identifikatzen sarreraren helburua (9.1.3.5 irizpidea)
- Eduki batzuetan ez da betetzen gutxieneko kontraste erlazioa (9.14.3 irizpidea)
- Webeko eduki batzuk ez dira birdimentsionatzen eta gainezka egiten dute; horren ondorioz, ez dira behar bezala bistaratzen gainerako edukiak (9.1.4.4 irizpidea)
- Inprimakien captcha-n, ez dago testua idazteko aukerarik (9.1.4.5 eta 9.1.1.1 irizpideak)
- Ikono batzuek hondoaren kolore bera dute, eta, beraz, ez dira behar bezala bistaratzen (9.1.4.11 irizpidea)
- Testu batzuk ezin dira zabaldu informazioa galdu gabe (9.1.4.12 irizpidea)
- Ez da aukerarik ematen blokeak saltatzeko (9.2.4.1 irizpidea)
- Orrialdeek ez dute izenbururik edo izenburuak bikoiztuak ageri dira (9.2.4.2 irizpidea)
- Goiburuak eta etiketak ez dira identifikatzaileak, eta ez diote ordena hierarkikoari jarraitzen (9.2.4.6 irizpidea)
- Ezin da fokua identifikatu goiburuko eta ezkerreko aldeko menuko esteka batzuetan (9.2.4.7. irizpidea)
- Inprimakiek ez dute etiketarik, bisualki aurkezten den testuarekin bat datorren testua edo irudia duenik (9.2.5.3 irizpidea). Erroreak ere ez dira behar bezala deskribatzen (9.3.3.1 irizpidea), eta ez da ez etiketarik ez jarraibiderik ematen erabiltzaileak datuak sartu behar dituenean (9.3.3.2 irizpidea)
- Prozesatzeko arazo batzuk daude (9.4.1.1 irizpidea)
Webekoak ez diren edukiak:
- Softwarearen bidez ezin da zehaztu informazioa, egitura eta edukiaren erlazioak zein diren (10.1.3.1 irizpidea), eta goiburuak eta etiketak ez daude hierarkiaren arabera antolatuak edo alde batera utziak daude (10.2.4.6 irizpidea)
- Webekoa ez den dokumentuaren, sekuentzia ez da egokia, eta horrek zaildu egiten du haren esanahia (10.1.3.2 irizpidea)
- Inprimakiko eremuek ez dute behar bezala identifikatzen helburua (10.1.3.5 irizpidea)
- Webekoak ez diren dokumentu batzuetan, ez da betetzen testu txikirako eta handirako ezarritako gutxieneko kontrastea (10.1.4.3 irizpidea)
- Dokumentu batzuek ez dute izenbururik (10.2.4.2 irizpidea)
- Ez dago zehaztua ez orrialdearen hizkuntza (10.3.1.1 irizpidea) ez parte batzuena (10.3.1.2 irizpidea)
- Inprimakian, ez dira behar bezala identifikatzen elementu erroredunak (10.3.31 irizpidea), eta ez da ez etiketarik ez jarraibiderik ematen erabiltzaileak datuak sartu behar dituenean. Erroreak daudenean ere ez da iradokizunik egiten (10.3.3.3 irizpidea)
Dokumentazioa eta laguntza-zerbitzuak
- Ez ditu betetzen 9. eta 10. kapituluetako baldintza guztiak (12.1.2 eta 12.2.4 irizpideak)
- Ez du informaziorik ematen irisgarritasunaren eta bateragarritasunaren ezaugarriei buruz (12.2.2 irizpidea)
- Ez dira egokitzen desgaitasunen bat duten pertsonen komunikazio eraginkorrerako beharretara (12.2.3 irizpidea)
Irisgarritasunaren gaineko deklarazioaren prestaketa-lana
Deklarazio hau 2023ko urriaren 16an prestatu zen.
Deklarazioa prestatzeko, erakundeak berak egin duen autoebaluazio batez baliatu gara.
Deklarazioaren azken berrikuspena: 2023/10/01
Oharrak eta harremanetarako datuak
Nahi baduzu, helaraz iezaguzu komunikazioren bat irisgarritasunerako betebeharrei buruz (irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuaren 10.2.a) artikulua). Adibidez:
- Zure ustez webguneak betetzen ez duen zerbaiten berri eman.
- Edukira iristeko beste zailtasun batzuen berri eman.
- Webgunearen irisgarritasunari buruzko edozein kontsulta egin edo hura hobetzeko iradokizunak egin.
Bi hauetakoren bat erabiliz:
Komunikazioak NUPeko Komunikazio Zerbitzuak jaso eta tratatuko ditu, eta Webgunearen Unitatera bidali, hura baita Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irisgarritasunerako Unitatea.
APLIKATZEKO PROZEDURA
Eskaera, kexa edo iradokizun bat egin ondoren kasu egin ez badizute, erabakiarekin konforme ez bazaude edo 12.5 artikuluan ezarritako betebeharrak betetzen ez badira, erreklamazio bat jartzen ahal duzu. Bestetik, erreklamazioa jartzen ahal duzu baldin eta hogei egun balioduneko epea pasatu eta eta erantzunik jaso ezean.
Prozedura hori Erregistro Orokorraren bidez edo egoitza elektronikoaren bidez eginen da.
HAUTAZKO EDUKIA
Webgunea nabigatzaile hauetarako optimizatua dago: M.S. Internet Explorer 8.0 edo haren bertsio berriagoak eta FireFoxen, Safariren, Operaren eta Google Chromeren azken bertsioak. Hau da weberako gomendatzen den bereizmena: 1280x1024.
Webgune hau Responsive bistarako dago diseinatua. Horrela bikain ikusten da tabletetan eta sakelako telefonoetan. Nabigatzaile hauen azken bertsioetarako dago optimizatua: Chrome for mobile, Firefox for mobile, Safari mobile, Opera Mini eta Androiden nabigatzaile natiboa.
Orain, edukiak CMS berri batera migratzeko prozesuan murgilduta dago NUP honako arau hauek betetzeko: 2018ko irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretua eta WCAG 2.0 arauaren irisgarritasun arauak (A maila eta AA maila). Prozesu horretan, plantillak aldatu eginen dira, eta edizio-elementu berriak erantsiko dira, betiere irisgarritasuna bermatzearren.