Unibertsitateko Espezialista Erlijio Katolikoan eta Kulturan, Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Aurkezpena
Titulu berezi honek ikasleari ezagupen zabalak ematen dizkio erlijio katolikoaren doktrinako eta moraleko edukiei buruz ikuspegi humanista eta kultural batetik. 4 irakasgai dira eta bakoitzak 6 ECTS ditu. Irakasgai horiek unibertsitatearen irakaskuntza-eskaintza aberasten dute, eta ikasleari bere kulturaren eta mentalitatearen erroetan sakontzeko modua ematen diote. Tituluko irakasgai bat, bi, hiru edo laurak egin daitezke.
Helburuak
- Irakasle Graduko ikasleei eta Irakasletzako ziklokoei, Irakaskuntza Gaitasunaren Eliza Adierazpena lortzeko aukera ematea. Gotzain Batzarrak ematen du aipatu Adierazpena Erlijioko irakasgaia emateko gaikuntza modura; Graduko ikasleek titulu berekiko 24 kredituak egin beharko dituzte horretarako, edo bestela tituluko 18 kreditu eta Irakasle Graduko titulazioko Erlijioko irakasgaiaren 6 ECTS gainditu.
Haur eta Lehen Hezkuntzako Graduetako ikasleek gehienez 6 ECTS eska ditzakete prestakuntza osagarriko unibertsitate-jardueratzat.
- Gainontzeko Graduko ikasleei baimena ematea beren espedientean kredituen aitorpena eskatzeko Prestakuntza osagarriko unibertsitate jarduerengatik kredituen aitorpenaren unibertsitate araudiaren arabera.
- Gradu ikasketetako ikasleek titulu berekia osatzen duten irakasgaiak gainditzen dituzten gainerako tituludunek Unibertsitateko Espezialista Erlijio Katolikoan eta Kulturan lortzeko modua izatea.