• EU
  • ES

Euskara

Hasiera > Euskara > Prestakuntza > Ikastaroen ordainketak

Ikastaroen ordainketak

Euskara ikasteko dirulaguntzak irakasle eta ikertzaileentzat eta teknikari eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileentzat

Unibertsitateko langileek matrikularen zenbatekoa ordaindu beharko dute, salbu eta matrikula doakoa den kasuetan, hau da, Euskarabideak, NAPIk eta NUPeko Hizkuntza Plangintzarako Zuzendaritzak antolatutako ikastaroetan.

Ikastaroa amaitu ondoren, matrikularen zenbatekoa itzuliko zaio eskatzaileari, osorik, betiere horretarako aurrekontua badago.

Konpromisoak:

  • Gutxienez eskolen % 90era joan dela frogatu behar du ikasleak.
  • Ikasleak dirulaguntza osoa edo dirulaguntzaren parte bat itzuli beharko du beste dirulaguntzaren bat jaso eta gainfinantzaketa gertatzen bada

Matrikularen zenbatekoa berreskuratzeko prozedura:

  • Hizkuntza Eskola Ofizialean ikasi duten langileek inprimaki hau erabili behar dute matrikularen zenbatekoaren ordainketa eta asistentziak justifikatzeko.
  • AEKnIKAn edo beste ikastegiren batean ikasi dutenek egindako ikastaroaren faktura aurkeztu beharko dute. 
  • Zubiarten ikasi duten langileek, aldiz, ez dute ezer egin beharrik, ikastegitik bidaltzen baitigute zuzenean ikastaroak ordaintzeko behar dugun informazioa.

Dirulaguntza hauei buruzko kontsultaren bat izanez gero, idatzi hizkuntza.plangintza@unavarra.es helbidera.