Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Kirolak

Hasiera > Kirolak > Azken ordua

Azken ordua

NUP-eko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduko ikasleek “mixed ability” errugbia ezagutu dute

Iruña Rugby Club taldearekin egindako saio batek modalitate inklusibo horren eta ekainean Iruñean jokatuko den nazioarteko txapelketaren berri eman die

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduko ikasleek errugbi egokituari edo gaitasun mistoko (“rugby mixed ability”) errugbiari buruzko prestakuntza-saio teoriko-praktikoetan hartu dute parte.   Jarduera Iruña Rugby Club taldearekin lankidetzan antolatu da, eta horri esker gertutik ezagutu dute desgaitasuna dutenak eta desgaitasunik ez dutenak talde berean elkartzen dituen eta egokitu gabeko arauekin jokatzen den kirol modalitate hori. Horrez gain, Mixed Ability Errugbiko Nazioarteko Txapelketari buruzko informazioa jaso dute (IMART, ingelesezko sigletan). Txapelketa Iruñean eginen da ekainean, eta partidak erakunde akademikoaren kirol instalazioetan jokatuko dira.


KULTURAKO ETA KIROLETAKO UNITATEA
Arrosadiko campusa
Sekuoia eraikina
31006 Iruñea
Tel. +34 948 169750 | 168483
Fax. +34 948 168487
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua