Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Kirolak

Hasiera > Kirolak > Azken ordua

Azken ordua

2022(e)ko urtarrilaren 21a

Udaberriko XXXIII. txapelketa

Zabalik dago NUPen Udaberriko Txapelketan izena emateko epea

Nafarroako Unibertsitate Publikoak epea ireki du –urtarrilaren 24tik otsailaren 13ra arte– NUPen Udaberriko XXXIII. Txapelketako kirol indibidual eta kolektiboetan izena emateko. Txapelketa unibertsitateko komunitateko kideentzat prestatua da, eta 2022ko otsailetik maiatzera bitartean eginen da. 

Txapelketa honetan graduko, masterreko edo doktoretzako ikasleek dute parte hartzeko aukera, baita berezko tituluetako ikasleek, Irakasle-Ikertzaileek, AZLek eta NUPeko A3U programan izena eman dutenek ere. Taldeko kirolak hauek dira: areto-futbola, 7 futbola eta 3x3 saskibalioia. Bestalde, hauek dira banakako eta binakako txapelketak: frontenisa, tenisa eta goma-paleta. Taldeak emakumeek osatuak izan daitezke, gizonek osatuak edo mistoak. Txapelketari buruzko xehetasunak eta parte hartzeko betebeharrak Unibertsitatearen webgunean ikusten ahal dira.


KULTURAKO ETA KIROLETAKO UNITATEA
Arrosadiko campusa
Sekuoia eraikina
31006 Iruñea
Tel. +34 948 169750 | 168483
Fax. +34 948 168487
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua