Zabalik dago epea naturan egiteko jardueretako batean izena emateko
Nafarroako Unibertsitate Publikoak epea ireki du Kulturako eta Kiroletako Unitateak naturan egiteko prestatu dituen jardueretako batzuetan izena emateko. Hala, aukera ematen da Arga errekaren jaitsiera kayaken egiteko (irailak 24), BTT Taxoareko mendilerroan (urriak 2), harkaitzeko eskalada Artederretan (urriak 9), ibilaldia euskal kostaldean barna, Oriotik Zumaiara (urriak 23), orientazioa Ezkaba mendian (azaroak 6) edo Mendaurrerako igoera Iturendik (azaroak 13).
Jarduerak unibertsitateko komunitateko kideeentzat ez ezik, 17 urtetik gorako edonorientzat dira, prezio diferenteekin kasu bakoitzean (haietan guztietan garraioa eta istripu asegurua barne direla) Irteera guztietarako inskripzioa egin behar da aurretik Unibertsitateko webgunean, hiru egun lehenagora arte.