Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Korrespontsalak

Korrespontsalak

Partes de este texto:

Itxaso Aranguren Erice

https://www2.unavarra.es/gesadj/unidadCultura/2025/Corresponsales%202025/Itxaso_Aranguren.jpg 

 

   Ingeniari agronomoa, Teledetekzioan espezializatua

 

Nire ibilbide akademikoa Nafarroako Unibertsitate Publikoan hasi zen; bertan egin nuen  Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako Gradua. Ondoren, Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Ingeniaritzarako eta Arkitekturarako Irudikapen eta Diseinuko Master Bikoitza egin nuen Kordobako Unibertsitatean, eta, haren bidez, nire prestakuntzan sakondu nuen. Orain, bueltan naiz NUPen: bertan egin nuen Informazio Geografikoko Sistemetako eta Teledetekzioko Unibertsitate Masterra, eta, orain, hemen ari naiz egiten doktoretza-tesia. Nire ikerketa-lanean, sentsore batzuetatik etorritako datuak konbinatzen ditut landare estalkiak monitorizatzeko.

Subir

Rodrigo Arvizu Sarasa

Rodrigo Arvizu Sarasa

 

 

  Zuzenbideko graduduna. Abokatutzarako Sarbideko masterduna



Eztabaida akademikoen zale sutsua naiz, eta NUPeko Eztabaida Lehiaketako irabazlea izan nintzen 2021., 2022. eta 2023. urteetan, bai eta Unibertsitateen G-9 Ligako Eztabaida Txapelketa Nazionaleko irabazlea ere 2023. urtean. 2023an lehenbiziko saria lortu nuen “Hiru minutuan” lehiaketan, non Europar Batasunean egiten den armen salerosketa aztertu bainuen Nazioarteko Zuzenbidea, armen salerosketa eta desbideratzea: XXI. menderako hausnarketa bat izenburuko aurkezpenean.

Subir

Leire Bergera Noya

Mayra Ayesa  

 

 EAZko eta Zuzenbideko Nazioarteko Programako graduduna

 

 

Enpresa edo erakundeekin lankidetzan (SODENA) egindako EAZko gradu amaierako lan hoberenaren saria irabazi nuen, “Nafarroarako industria estrategikoen ebaluazioa: automobilgintzaren sektorea” lanagatik. Praktikak egin ditut Nafarroako Rural Kutxan, SODENAn eta Galar Zendeako Udalean. Azken horretan egiten dut lan gaur egun.

Subir

Aitor Biurrun Beaumont

Aitor Biurrun



 
Industria Teknologien Ingeniaritzako graduduna eta Industria Ingeniaritzako masterduna

 

 

4.0 Industriaren Katedraren gradu amaierako lan hoberenaren saria irabazi nuen, “Gauzen Interneten oinarritutako soluzio bat diseinatu eta inplementatzea Galeo Enrollables enpresarentzat” lanagatik.

Subir

Jorge Bruned Alamán

 

 
  Informatika Ingeniaritzako graduduna (Nazioarteko Programa) eta Informatika  Ingeniaritzako masterduna


Adimen Artifizialarekin eta oro har informatikarekin dudan pasioaren fruitu moduan, beti aritu izan naiz zenbait proiektutan, unibertsitatean eta unibertsitatetik kanpo. Horren ondorioz, zenbait sari lortu ditut, hala nola Ingeniaritza Informatikoko Graduko espedienterik hoberenarentzako saria eta Master Amaierako Lanaren komunikaziorik hoberenarentzako bigarren saria “Hiru minutuan” lehiaketan. Gaur egun, Ikusmen Artifizialaren eta Machine Learningaren arloetan egiten dut lan.

Subir

María Garde García

Lorena Castaño  
 

 
  Bioteknologiako graduduna

 

Bioteknologiako Graduko laugarren mailako ikaslea naiz. Ingeniaritza genetikoan interesa nuenez, berriki Parisen (Frantzia) egin den iGEM biologia sintetikoaren nazioarteko lehiaketan (International Genetically Engineered Machine Competition) hartu nuen parte, Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) ordezkatu zuen taldeko kide gisa. Finalak “Grand Jamboree” du izena, eta mundu osoko ikasleak bildu zituen. Paris Expo Porte de Versailles zentroan egin zen, Parisko erakustaldi eta hitzaldi zentro handienean. Gure taldeak zilarrezko domina lortu zuen. 

Aurreko seihilekoan (2024ko abuztua - 2024ko abendua) Uruguaira joan nintzen truke programa batean, eta, orain, praktikak egiten ari naiz Agrobioteknologiako Institutuan (IdAB).

Subir

Miguel Ángel Gonzälez Moreno

 

 
 
  Ingeniari agronomoa. Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako masterduna eta Lan Arriskuen Prebentzioko masterduna

Industria Zientzietako eta Teknologietako doktoretzako ikaslea naiz, eta prestakuntzaldiko ikertzailea Smart Cities Institutuan (ISC). Hain justu, aldaketa klimatikoaren testuinguru honetan hondakin organiko agroindustrialen balorizazioaren bidez ekonomia zirkularra nola sustatu aztertzen ari naiz.

Gainera, Aprender-Ikasi Katedrarekin lankidetzan aritu naiz “Ekonomia zirkularra” jardueraren bidez, bai eta Ekonomia Zirkularreko Transferentziaren eta Berrikuntzaren Katedrarekin ere. Halaber, Ikertzaileen Gau Europarrean ere parte hartu izan dut, ekitaldietan hitzaldiak emanez edo NUPeko lehiaketetan parte hartuz.

Subir

Elisa Irujo Izcue

 

 

  Industria Ingeniaritzako graduduna eta Industria Ingeniaritzako eta Enpresen  Zuzendaritzako Unibertsitate Master Bikoitzeko tituluduna


Bateriei buruzko doktoretzako ikaslea INGEPER taldean. Askotariko gaiak landu ditut Ikasketa Amaierako Lanetan: aerosorgailuen akats mekanikoen azterketa bat, muntaketa-lerro baten simulazioa eta soldata-egituran generoak duen eraginaren analisi estatistiko bat. Azken horrek saria jaso zuen “Hiru minutuan” lehiaketan.

Subir

Daniel Lacheta Lecumberri

  

 
  Industria Teknologietako Ingeniaritzako Gradua eta Industria Ingeniaritzako Masterra ditut, biak ere ingeniaritza elektrikoaren aipamenekoak
 

Etapa horretan, energia berriztagarriekiko dudan pasioa ezagutu dut, eta, hain justu, horrek bultzatu nau MALa Siemens Gamesa enpresa teknologikoan egitera. Gaur egun, sektorean espezializatzen jarraitzen dut, aerosorgailuen kontrola ardatz duen doktoretza-tesia egiten ari bainaiz.

 

 

Subir

Inés Larráyoz Arrigote

  

 

Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzako graduduna.


Komunikazio espazialen eta berrikuntza teknologikoaren zale amorratua naiz. Gaur egun Nafarroako Unibertsitate Publikoan egiten dut lan, antena fotoeroaleak THz-en tarteetan ikertzen. Eskarmentua dut satelite bidezko komunikazioetan eta sare aurreratuetan, eta zenbait ikerketa-proiektutan parte hartu izan dut Europako Espazio Agentziarekin (ESA) eta Luxemburgeko Unibertsitatearekin; horrez gain, nazioarteko biltzarretan aurkeztu izan dut nire lana. Beti nago gogotsu ikasi eta erronka berriei heltzeko, eta konpromisoa daukat teknologiaren eta zientziaren aurrerabidearekin.

Subir

Julio César Moreno Alfonso

 

 

  Mediku zirujaua eta pediatra.  



Nafarroako Unibertsitate Publikoan ari naiz doktoretza egiten, Pediatrian gaixotasun gastrointestinalak diagnostikatzeko biomarkatzaileen azterketari buruzko tesi batekin.

Subir

Pablo Patús Díaz

Pablo Patús  

 

 Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzako graduduna



2022ko "Hiru minutuan" dibulgazio zientifikoko lehiaketako lehen saria irabazi nuen gradu amaierako lanen komunikazio hoberenarentzako modalitatean, “Badakit zer ikusten duzun Netflixen”  izeneko GALagatik. 2022ko Graduko Aparteko Saria ere eman zidaten, Telekomunikazioko Ingeniaritzako espediente hoberena izateagatik.

 

Subir

Naroa Ramos Arocena

 

 

Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua egin dut EHUn, eta, hartan, espediente hoberenaren saria jaso nuen.


Ondoren, “Energia Berriztagarrietako Masterra: Sorkuntza Elektrikoa” egin nuen NUPen. Bihurgailu eolikoen kontrolari buruz egin nituen gradu eta master amaierako lanak, eta ikerketa-lerro horrekin jarraitzen dut doktoretzan ere –INGEPER taldearen barrenean ari naiz egiten–.

Subir

Gonzalo Reguera Zaratiegui

 

 

 
 
  Soziologiako lizentziaduna.  Gizarte Moderno Aurreratuetako Aldaketa Dinamiketako masterduna.


Doktoretzaurreko FPI ikertzailea naiz I-COMMUNITAS ikerketa-institutuan. Tesian, landa- eta hiri-inguruneen arteko arrakala aztertzen dut nagusiki (mugikortasuna, irisgarritasuna, desparekotasuna); hain justu, tesia Rural Access proiektuaren barrenean egiten ari naiz –Estatuko I+D+i-ko Planak finantzatua–. Jesús Oliva NUPeko katedraduna da tesiaren zuzendaria.


Egonaldiak egin izan ditut unibertsitate hauetan: London School of Economics and Political Science (LSE); Dipartimento Interateneo di Scienze, Progetto e Politiche del Territorio (DIST) del Politecnico di Torino; eta Newcastle University-ko School of Geography, Politics, and Sociology.
Gainera, Zientzia Sozial eta Juridikoen adarreko komunikazio zientifikoa hoberenaren saria eskuratu dut Unibertsitateen G-9 Taldearen Doktoretzako XI. Jardunaldietan eta Dibulgazio Zientifikoko VI. Jardunaldietan.

Subir

Ignacio Romera Calvo

 

 

  Industria Ingeniaritzako graduduna (Nazioarteko Programa).



Gaur egun, Industria Ingeniaritzako eta Enpresen Zuzendaritzako Master Bikoitzeko 2. urtea bukatzen ari naiz. Hain justu, software garapeneko enpresa batean ari naiz egiten curriculum praktikak, merkataritzako ingeniari moduan, eta bertan ari naiz egiten MALak ere.

NUPen eman dudan denboran, Gauzen Interneteko (IoT) eta 4.0 Industriako unibertsitateko espezialistaren titulu berekia egin dut, eta 2024ko Energia Berriztagarrien inguruko 2024ko Desafioaren talde irabazleko kide izan nintzen. Ikasketa-urte horiei esker, interes handia piztu zait inguratzen nauten gauza guztiek nola funtzionatzen duten ikasteko, bai eta edonolako problemak ebazteko ere.

Subir

Maialen Saez Linares

 

 
 
  Soziologia Aplikatuko lizentziatua. Hezkuntzaren eta Psikologiaren arloko esku-hartzeko eta Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Master Bikoitza daukat.

ANFASen boluntario eta langile izan bitartean, Soziologia Aplikatua ikasi nuen. ADACENen egin nituen praktikak (Hartutako kalte zerebralaren elkartea), eta nire Gradu Amaierako Lanagatik (“Dibertsitate funtzionala duten pertsonak hezkuntza-eremuaren bidez gizarteratzea”), akzesit bat lortu nuen Unibertsitatearen eta Desgaitasunaren Elkartean. Erasmus bekarekin Milanen egin nuen egonaldian, nire konfort gunetik irten nintzen, eta horrek berretsi zidan neure burua prestatzen jarraitu nahi nuela; hori horrela, beka bati esker, master bikoitz bat egin nuen Nafarroako Unibertsitatean. Praktikak hezkuntza-zentro batean egin nituen, orientatzaile moduan, eta baita Unibertsitate Klinikako Neuropediatriako unitatean ere. Gaur egun, PIE beka baten bidez, Lanbide Heziketako irakaslea naiz Isterria Hezkuntza Berezirako Zentroan, eta Pedagogiako urrutiko ikasketak egiten ari naiz.

Subir

Amaya Tanco Latienda

 

 

  EAZko eta Zuzenbideko Nazioarteko Programako graduduna.

 

2018an hasi nituen ikasketak Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Australian urte sabatiko bat egin ondoren. Urte hari esker, gogo handiagoz hasi nituen ikasketak, eta pixka bat seguruago nengoen zer nahi nuen bizitzan. Unibertsitateak eman zizkidan aukera guztiak aprobetxatu nituen: eztabaida-lehiaketak, Erasmus egonaldia Herbehereetan, eta baita Kolonbiako prestakuntza solidarioko programa bat ere.

Orain, inbertsio analista gisa egiten dut lan osasunaren eta Deeptech-aren arloko inbertsio funts batean, eta ilusio handiz ari naiz deskubritzen ekintzailetzaren eta venture capital delakoaren mundua.

Subir

Jone Vildosola Agiriano

   

 

  Industria Diseinuko eta Produktuaren Garapeneko Ingeniaritzako graduduna. Ingeniaritza Mekaniko Aplikatu eta Konputazionaleko masterduna.

 

Nire GALa Mondragon Unibertsitatean egiteko aukera izan nuen; han, zenbait enpresarekin aritu nintzen lankidetzan, eguneroko arazoak konpontzera bideratutako plataforma bat aztertzen eta garatzen.

Gaur egun, kalkulu ingeniaria naiz MTorres enpresan; han egin nituen praktikak eta baita MALa ere. MALean, pieza aeronautiko handien mekanizazio prozesuko bibrazioak murrizteko soluzio berritzaileak garatzen aritu nintzen masa-amortiguatzaile sintonizatuak erabiliz. Gainera, prestakuntza jasotzen ari naiz ingeniaritzaren osagarri den beste arlo batean: Lego roboten programazioan eta berrikuntza-proiektuetan. Hain justu, entrenatzaile aritzen naiz First Lego League lehiaketan.

Subir

Josu Zamacola Cestafe

Evelyn Vanegas  
 


 Zientzietako graduduna

 

Dietetikako eta Nutrizioko goi mailako teknikaria naiz, eta Zientzietako Graduko laugarren mailako ikaslea. NUP ordezkatzen zuen taldean hartu nuen parte iGEM biologia sintetikoaren nazioarteko lehiaketan (2023) Resvinolife proiektuarekin; proiektu hori ekonomia zirkularrean dago oinarrituta, eta genetikoki eraldatutako bakterioekin ardogintzan ekoitzitako azpiproduktuen balioa handitzea du helburu. Zilarrezko domina irabazi genuen.

 

Subir

NUPen korrespontsalak
Arrosadiko campusa 31006 Iruñea