“NUPen korrespontsalak” izeneko proiektua Nafarroako Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako Batxilergoko 1. eta 2. ikasmailetako ikasleei Nafarroako Unibertsitate Publikoa ezagutzera emateko ekimena da.
NUPen graduatu berriak, diziplina anitzeko taldeetan banaturik, ikastetxeetara joaten dira beren ikasketa amaierako lanen (IAL) edukia azaltzera, baita Unibertsitatean izan duten esperientzia akademikoa eta pertsonala kontatzera ere.