Dibulgazioko helburu nagusiez gain, bigarren mailako helburu hauek ere lortu nahi dira:
- NUPeko ikasketen kalitate ona erakustea, titulazioetako ikasle bikainenetako batzuen lana ezagutaraziz.
- Batxilergoko ikasleei beren bizitzako erabaki garrantzitsu bat har dezaten erraztea, lanbide batean eta bestean nolako proiektuak egiten ahal diren erakutsiz.
- Komunikazioa hobetzea Unibertsitatearen eta unibertsitate aurreko ikasleen artean, haien adintsuak diren unibertsitateko ikasleen bitartez.
- Genero estereotipoak haustea.
- Batxilergoko ikasleei bide asko eta desberdinak aukeratzen ahal dituztela erakustea, haien pentsamoldea zabaltzea eta NUPeko titulazioak ezagutzera animatzea.