Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Hizkuntza ikastaroetara sartzeko probak

Nolakoak dira mailakatze probak?

INGELESEZKO mailakatze probak bi zati ditu:

Test-motako ordenagailuzko azterketa (gehieneko iraupena 30 minutu) Ez du inolako prestaketa berezirik behar, ikasleak eskatzen den maila erdiesten duen edo ez jakiteko egiten baita. Ez da gainditzen edo suspenditzen den maila zehatz bateko azterketa; proba diagnostikoa da, maila aunitzekoa.
Idazlana, azterketak iradokitako gai baten gainean (iraupena 15-20 minutu)

FRANTSESEZ ETA ALEMANEZKO mailakatze-probak idatziak dira eta gehienez ordubateko iraupena daukate.

Nola ematen dut izena mailakatze-proban?

  • Matrikulazioa zuzenean Hizkuntzen Goi-Mailako Ikastegiaren webgunearen bitartez egiten da. 2021ko uztailaren 19tik aurrera
  • Ez da zertan asistentzia konfirmatu. Behin matrikulaturik, ikaslea edozein momentutan etor daiteke ordutegiaren barnean.

Erregistratu   Matrikulatu

 

Non izanen dira probak?

Tokia: Argibide-Gune eta Liburutegia, Hizkuntzen Goi-Mailako Ikastegia, Sario Eraikina, (3. Modulua, 1. solairua). Interesdunek osasun agintariek emandako arau guztiak bete beharko dituzte.

Zein dokumentazio eta material eraman behar dut azterketara?

Ikasleak NAN edo pasaportearekin etorri beharko da, eta boligrafo batekin.