Hasiera > Elektronikaren astea > Oraingo edizioa
2025eko Elektronikaren Astea Nafarroako Unibertsitate Publikoan eginen da otsailaren 10etik 12ra. Jarduerak Jerónimo de Ayanz eraikinean, Haginak eraikinean eginen dira. Aurten, gainera, IEEE Circuits and System Society (CASS) erakundearen Espainiako kapituluaren laguntza edukiko dugu. Jarduerak doakoak dira, baina izena eman behar da aldez aurretik.
Egunak: 2025eko otsailaren 10etik 12ra
Tokia: Arrosadiko campusa (NUP)
Izena emateko inprimakia: https://forms.office.com/e/e4Zi66EXPJ
Programa
Otsailak 10, astelehena
Ikastaroa: Simulazioa KiCad software paketearen bidez
Carlos Aristóteles de la Cruz Blas
Ordutegia: 10:00-13:00
Tokia: Oinarrizko Elektronikako Laborategia (Haginak eraikina, 1. solairua)
Deskribapena:
KiCad software pakete librea da, eta haren bidez ia edozein plaka elektroniko diseina dezakezu, baita plaka horren prototipoa egin ere. Ikastaroan, erakutsiko dugu nola erabili tresna hori bai eskema elektronikoak marrazteko bai eskema horien simulazioak egiteko tresnak integratua duen ngspice motorra erabiliz. Hala, software tresna bakar bat erabilita, plaka elektroniko baten diseinu osoa egiten ahalko duzu: eskematikoa egin lehenbizi, simulazioa gero, eta, azkenik, plaka batean inplementatu.
Tailerra: Munta ezazu zeure lebitagailu akustikoa
Asier Marzo Pérez
Ordutegia: 16:00-19:00
Tokia: Oinarrizko Elektronikako Laborategia (Haginak eraikina, 1. solairua)
Deskribapena:
Tailer honetan zure lebitagailu akustikoa muntatu, eta, bukatutakoan, etxera eramaten ahalko duzu. Asier Marzok prestakuntzarako eta muntaketarako beharrezkoa den materiala emanen die ikasleei.
Otsailak 11, asteartea
Dibulgazio jardunaldia
Ordutegia: 10:00-14:00
Tokia: Hitzaldi aretoa (Jerónimo de Ayanz eraikina, beheko solairua)
Agenda:
10:00-10:15 Jardunaldiaren hasiera - Javier Goicoechea - Teknologia Elektronikoaren Katedraren zuzendaria
10:15-10:45 Ekonomia zirkularra elektronikan: etorkizun jasangarria diseinatzen - Isabel Sada eta Eva Sevigne - “Nafarroako Ingurumen Kudeaketa” sozietate publikoa (GAN-NIK)
10:45-11:30 Hardware librea RISC-V baliatuta - Francesc Moll Echeto - Barcelona Supercomputing Center
11:30-12:05 Atsedenaldia (kafea)
12:00-12:30 Francisco Rozas - Falcón
12:30-13:00 Ignacio Francés - Azkoyen
13:00-13:30 Sara Guinduláin - Jofemar
13:30-13:45 Jardunaldiaren itxiera - Carlos Ruiz Zamarreño - Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Saileko zuzendaria
Dibulgazio jardunaldia: CanSat
Ordutegia: 16:30-19:00
Tokia: 09 bis ikasgela (Ikasgelategia)
Agenda:
16:30-16:40 Jardunaldiaren hasiera (IITIGMET, Juan Carlos Iriarte)
16:40-17:30 NUPen egindako jarduerei buruzko hitzaldi laburrak, gai askotakoak
Zer egiten du zu bezalako irrati-teleskopio batek hau bezalako unibertsitate publiko batean? (Rafael Ruiz)
Miura satelite-jaurtigailuaren antenak diseinatzen (Jorge Teniente)
HERA - Defending Planet Earth (Francisco Pérez Zabalza)
Zaindari: etxerako zibersegurtasuna made in Navarra (Xabier Erro)
Lebitazio akustikoa (Asier Marzo)
17:30-18:30 Parekoen topaketa: CanSat taldeak eta NUPeko ikertzaileak
18:30-19:00 Jardunaldiaren amaiera eta otamena
Tailerra: PCBen soldadura
Diego López Torres
Ordutegia: 16:00-19:00
Tokia: Oinarrizko Elektronikako Laborategia, diseinuaren aldea (Haginak eraikina, 1. solairua)
Deskribapena:
Tailer honetan lehen harremana izanen duzu PCBen soldadurarekin. Txartel elektronikoen soldadurak behar bezala egiteko erabili behar diren tresnak eta jarraitu behar den prozedura ezagutuko dituzu, bai aldez aldeko zuloko elementuak bai gainazalekoak dituzten txartel elektronikoak soldatzen ikasteko. Ikasleei zuen VU-metroa fabrikatzeko materiala emanen zaizue, eta gero etxera eramaten ahalko duzue.
Otsailak 12, asteazkena
Ikastaroa: PCBak diseinatzea KiCad bidez. Hastapenak
Carlos Ruiz Zamarreño
Ordutegia: 10:00-13:00
Tokia: Oinarrizko Elektronikako Laborategia (Haginak eraikina, 1. solairua)
Deskribapena:
KiCad software pakete librea da, eta haren bidez ia edozein plaka elektroniko diseina dezakezu, baita plaka horren prototipoa egin ere. Ikastaroan, tresna hori eskema elektronikoak marrazteko nola erabili erakutsiko dugu, baita zirkuitu inprimatuko txartel bat diseinatzeko teknikak berrikusi ere: eskematikoa egin, osagaiak kokatu, pistak trazatu eta zirkuitua fabrikatzeko fitxategiak sortu. Baliagarria izanen zaizu bai zure zirkuitu propioa diseinatzeko, bai konponketa bat dokumentatzeko, baita plaka elektroniko baten funtzionamendua ulertzearren alderantzizko ingeniaritza egiteko ere.
Ikastaroa: Arduino zerotik hasita
Santiago Tainta Ausejo
Ordutegia: 16:00-19:00
Tokia: Oinarrizko Elektronikako Laborategia (Haginak eraikina, 1. solairua)
Deskribapena:
Arduinorekin zure proiektuak aurrera eraman ahal izateko, lehenik eta behin Arduino zer den eta nola erabiltzen den ulertu behar duzu. Horretarako, ikastaro honetan Arduino garapen-inguruneari buruzko hastapenak emanen ditugu, eta erakutsiko dugu nola erabiltzen den programak garatzeko. Gainera, oinarrizko periferikoak kontrolatzeko programa errazak eginen ditugu, hala nola LEDetara konektatutako sarrera/irteera digitalak, etengailuak eta burrunbagailuak.