Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Aurkezpena

NUPeko Teknologia Elektronikoaren Katedra Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta sistema eta produktu elektronikoak garatzen, fabrikatzen eta/edo banatzen dituzten zenbait enpresaren arteko hitzarmen bat sinatuz sortu da: Azkoyen, Jofemar, Falcón Electrónica, IED Electronics, Guinaz Electronics, Embeblue eta RS.

Helburuak

  • Teknologia elektronikoaren arloan ezagutza sortzen laguntzea.
  • Ikasleen eta profesionalen prestakuntza praktikoan laguntzea.
  • Nafarroan industria elektronikoaren sektorearen ikusgarritasuna hobetzea, baita hitzarmena sinatu duten enpresen jarduerarena ere.
  • Elektronikarekin lotutako eskaintza akademikoa hobetzen laguntzea.
  • Teknologia elektronikoaren arloko dibulgazio zientifiko eta teknikorako jarduerak egitea, ingeniaritza elektronikoarekin lotutako bokazio teknikoak sustatzen laguntzeko.
  • Ingeniaritza elektronikoan emakumeek parte-hartze handiagoa izan dezaten lagunduko duten ekimenak garatzea eta haiekin lankidetzan aritzea.
  • Teknologia elektronikoaren arloan ikerketa aurreratua sortzea.

Jarduerak

  • Teknologia elektronikoaren ildo tematiko desberdinetan ikerketa-proiektuak babestea eta sustatzea, baita doktoretza-tesiak eta ikasketen amaierako lanak ere.
  • Enpresa sinatzaileetan zuzendaritza-postuak betetzen dituzten pertsonek Unibertsitatean parte hartzea, beren esperientzia ikasleekin partekatzeko.
  • Katedraren jarduerarekin zerikusia duten gaiei buruzko doktoretza-tesiak eta ikasketen amaierako lanak egin daitezela bultzatzea.
  • Beste unibertsitate eta produkzio zentro batzuekiko ikasle trukeak sustatzea praktika nazionalak eta nazioartekoak egin ditzaten.
  • Prestakuntza jarraituko jarduerak antolatzea.
  • Katedra bultzatu duten enpresak bisitatzea.
  • Ingeniaritza elektronikoaren arloan bokazioak sustatzera bideratutako hitzaldiak, mintegiak, ikastaroak eta bestelako prestakuntza-jarduerak diseinatzea eta antolatzea.
  • Sariak eta bekak ematea.