Hasiera > Bazkideak
CEBI
Cebi Electromechanical Components osagai elektromekanikoen diseinuan eta fabrikazioan enpresa erreferenteetako bat da, eta Villatuertan du lantegia. Automozioko eta linea zuriko sektoreetan espezializazio handia izateagatik nabarmentzen da, eta doitasunezko eta teknologia aurreratuko soluzio integralak eskaintzen ditu. Ahalmen handia du, sentsore eta eragingailuetako I+G+Btik hasi eta nazioarteko merkatuetarako eskala handiko ekoizpen automatizatua egiteraino.
FALCÓN ELECTRÓNICA
Falcón Eletrónica produktu elektronikoak diseinatzen eta fabrikatzen dituen Espainiako enpresa nagusietako bat da. Askotariko sektoreekin egiten du lan, tamaina handia du eta zerbitzu ugari eskaintzen ditu, softwarearen eta hardwarearen diseinutik hasi eta serieko ekoizpenean buka. Ingeniaritza zentro bat du Elang Engineering izenekoa..
AZKOYEN TALDEA
Azkoyen taldea Espainiako multinazional bat da, eta vending eta HORECA/OCS merkatuetarako, ordainbideetarako eta segurtasunerako soluzio teknologiko aurreratuen diseinuan, fabrikazioan eta merkaturatzean dago espezializatua. 1945ean sortu zenetik, teknologiaren aldeko apustua, ikerketa eta produktu berrien garapena izan dira konpainiaren ezaugarri nagusiak.
GUINAZ
Guinaz 1994an sortu zen, txartel elektronikoak ekoizteko enpresa gisa. Enpresentzako soluzio elektronikoen diseinuan eta fabrikazioan dago espezializatua, zirkuitu inprimatuetatik hasi eta neurrira egindako produktu osoetaraino, elementu elektronikoak eta elektromekanikoak gehituz, eta beti ikuspegi berritzailea, kalitatezkoa eta efizientzia eta emaitzak hobetzera bideratua emanez.
IED
IED enpresa 1993an sortu zen. Industria-sektorearentzako soluzioak garatzen ditu, elektronikaren bidez berrikuntzarako aukera berriak emanez. Diseinatzeko eta fabrikatzeko duen gaitasunak eta jorratzen dituen jardun arloek ezinbesteko eragile bihurtzen dute IED adimen artifizialaren, robotikaren eta digitalizazioaren ondoriozko gaur egungo erronka berriei aurre egin nahi dien belaunaldi berriko industrian.
JOFEMAR
Jofemar korporazioak hornikuntza eta salmenta automatizatuko soluzioak, ordainketa-sistemak, telemetria eta vending merkaturako kudeaketa-softwarea garatzen, ekoizten eta merkaturatzen ditu, besteak beste. Sistema mekatroniko konplexuetan adituak diren aldetik, I+G+Bko ahaleginak eragiketak zein produktuak eta zerbitzuak optimizatzera bideratzen dituzte, prozesuak eta produktu horien prestazioak hobetuz eta garapen jasangarriari lagunduz.