Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EN
  • EU

Jarduerak

Miguel Ángel Arconadaren saioa

Gaia: Ikasgeletan berdintasunarekin konprometitutako maskulinitateak bultzatzen

NUPen, 2025eko urriaren 7an, asteartea Sarrera librea.

2025eko urriaren 7an (asteartea), beste saio ireki bat izanen dugu, Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedrak eta Genero, Emakume eta Berdintasun Gaietako Masterrak antolatua. Saioa SKOLAEren egilekide Miguel Ángel Arconadak emanen du.

Saioak izenburu hau du: “Ikasgeletan berdintasunarekin konprometitutako maskulinitateak bultzatzen” Sarrera librea.

 

Saioaren edukia

Bere hitzaldian Miguel Ángel Arconadak planteatuko du, bizi garen une honetan, hezkidetzaren aurkako ideiak gero eta indar handiagoz ari direla sartzen ikasgeletan. Gaur, ikasleetako batzuek, jarrera pasiboa hartzeaz gain, modu aktiboan jartzen dituzte zalantzan berdintasun printzipioak eta maskulinitatearen inguruko diskurtso kritikoak. Fenomeno hori maskulinitate are nabarmenago bat berresteko estrategia nazioartekotu eta finantzatu baten barrenean kokatzen da, eta konplexurik gabeko matxismo baten bidez eta gizonezkoen olatu berriko biktimismo baten bidez azaleratzen ari da ikastetxeetan.

Egoera honen aurrean, hezkuntza-ikuspegiak berrikusi behar direla adierazten du hizlariak, proposamen batzuk defentsa-erreakzioak sortzen baitituzte ikasleengan, hezkidetza elkar seinalatzeko gune gisa ikusten baitute. Arconadak azpimarratzen du emakumeen mina aipatzea ez dela aski: gazte askok arbuiatu egiten dute indarkeria fisikoa, baina ez dira harremanak berdintasunezkoak izan daitezen inplikatzen. Proposatzen du gizonezkoek beren jokabidea zalantzan jar dezaten lan egin behar dela, eta mutilak, arrisku potentzial gisa ikusi ordez, prestakuntza jasotzen ari diren eta berdintasunezko identitatea eraikitzeko gai diren pertsona gisa ikusi beharko genituzkeela. Ikasgelak esku-hartze kolektiborako guneak izan behar dute, eta berdintasunarekin, tratu onerako itunekin eta berdinen arteko bizikidetzarekin konprometitutako maskulinitateak sustatu behar dituzte.

 

Miguel Ángel Arconada

Miguel Ángel Arconada Melero Espainiar Hizkuntza eta Literaturako katedraduna da Palentziako Jorge Manrique BHIan. Nazioarteko Batxilergoa koordinatzen du bertan.

Genero indarkeriari buruzko irakaslea da bi masterretan: UHUNen ("Hezkuntza eta Hedabideak" modulua koordinatzen) eta Salamancako Unibertsitateko eta Uonlineko Diziplinarteko Masterrean ("Publizitatea eta Genero Indarkeria" moduluan).

UNESCOren 2019ko Sariarekin saritutako SKOLAE programaren egileetako bat izan zen, baita aholkulari tekniko, eta prestatzaile ere, eta 2021ean CLAVICO 2021 Saria eman zioten hezkidetzan egindako ibilbideagatik.

Indarkeriaren prebentzioari, hezkidetzari, maskulinitate berdinzaleeii eta lidergo ez-sexistari buruzko prestakuntzei buruzko zenbait proiektu garatu ditu Espainian eta Latinoamerikan.

Palentziako berdintasunaren aldeko gizonen "Codo a Codo" taldearen sortzaileetako bat da, eta erakunde publiko eta sindikatuekin elkarlanean aritzen da horrelako ekimenak bultzatzen.

Convivir en Igualdad liburuaren eta beste material batzuen egileetako bat da. Gizonak berdintasunaren eta matxismoa desagerraraztearen alde inplikatzea sustatzen dute material horiek.

Azkeneko argitalpenak
“Reenfocar la coeducación con alumnos…”, en Intervenciones con hombres…, 2023.
“A socialización masculina non afectiva…”, en Revista Galega da Igualdade, 2024.

 

Jardueraren kartela