Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EN
  • EU

Jarduerak

Sesión Matxalen Legarreta

Gaia: Genero indarkeriaren biktimekin esku hartzea

2025eko martxoaren 17an (astelehena), 223. ikasgelan (NUP). Sarrera librea.

2025eko martxoaren 17an (astelehena), 223. ikasgelan (NUP), beste saio ireki bat izanen dugu, Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedrak eta Genero, Emakume eta Berdintasun Gaietako Masterrak antolatua. Matxalen Legarreta Soziologiako doktore eta EHUko irakasleak emanen du, eta hau izanen du izenburua: “Iraupen luzeko zaintzak: diagnostikoa, erronkak eta proposamenak”.

Aurreko hamarkadetako aldaketa demografikoaren eta biztanleriaren zahartzearen ondorioz, zaintzaren eskariak gora egin du, baina zaintzak emateko testuingurua ahula da. Ikuspegi feministak zaintza-krisi gisa definitu du egoera hori.

Pandemiak krisi hori larriagotu egin zuen, eta iraupen luzeko zaintzak emateko sistemaren gabeziak are nabarmenago utzi zituen agerian. Horren ondorioz, Espainiako testuinguruan, gaur egun, zaintzak emateko eredua politika publikoak birdefinitzeko trantsizio prozesu estrategiko batean dago murgildua.

Testuinguru horretan, zenbait ezaugarritako proposamenak garatu dira, desinstituzionalizazio estrategiaren esparru komunaren barnean denak. Gipuzkoako lurralde historikoan, proposamen horiek zainketen tokiko ekosistema moduan garatu dira. Ekimen publiko eta komunitarioak dira, udal mailako izaera dutenak, eta berariazko esfortzua egiten dute zerbitzuak –osasunekoak, gizarte zerbitzuetakoak eta soziosanitarioak– eta jarduerak lotzeko, iraupen luzeko zaintzei hauskortasunaren ikuspegitik eta prebentzioaren eta komunitatearen aktibazioaren bidez heltzeko. Proiektu pilotu gisa sortu dira, baina lurralde osoan zaintzak emateko eredu berri gisa sendotu nahi dute.

Egoeraren diagnostikotik abiatuta, prozesu horiei guztiei helduko die saioak, eta erronkak identifikatu eta proposamenetan sakonduko du. Aurkezpen magistralak eta parte-hartzaileen hausnarketa kolektiboa bultzatzen duten partaidetza-dinamikak tartekatuko dira.

Matxalen Legarreta

Matxalen Legarreta Iza Soziologiako doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta 2008tik Soziologia eta Gizarte Laneko Saileko irakaslea da unibertsitate horretan. Haren ikerketa-lerroak zainketei eta genero desparekotasunei buruzkoak dira. Antropologia Feminista Ikerketa Taldeko (AFIT) kide da.

Azken urteotan iraupen luzeko zainketei buruzko hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du, eta horrek gaian sakontzeko aukera eman dio, batez ere egoitza-zaintzan, zaintzarako ekimen komunitarioetan eta ekimen publiko eta komunitarioetan.

Ikerketa-lana eta transferentzia soziala uztartzen ditu, administrazio publikoekin eta hirugarren sektoreko erakundeekin lankidetzan aritzen baita ikerketa, ebaluazio, prestakuntza eta sentsibilizazio lanetan.

Jardueraren kartela