Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EN
  • EU

Jarduerak

Sesión Norma Vázquez

Gaia: Genero indarkeriaren biktimekin esku hartzea

2025eko otsailaren 20an (osteguna), 223. ikasgelan (NUP). Sarrera librea.

2025eko otsailaren 20an (osteguna), beste saio ireki bat izanen dugu, Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedrak eta Genero, Emakume eta Berdintasun Gaietako Masterrak antolatua. Norma Vázquez sikologoak emanen du saioa, zeinak ibilbide profesional luzea egin baitu genero indarkeriari buruzko prestakuntzan eta esku-hartzean.

A 223 ikasgelan izanen da, 16:00etan, eta hau izanen da saioaren izenburua: "Genero indarkeriaren biktimekin esku hartzea".

Saio honetan genero indarkeriaren biktimekin esku hartzeko zenbait ezaugarri aztertuko ditugu. Saioaren hasieran, genero indarkeriaren fenomenoari buruzko sarrera egin eta haren definizio bat emanen dugu, eta nork gauzatzen duen eta biktimatzat nor hartzen ditugun aztertuko dugu. Halaber, mintzagai izanen dugu zein den bikote-eztabaiden eta genero indarkeriaren arteko diferentzia.

Ondoren, esku-hartze psikosozialaren oinarrizko alderdiei buruz arituko gara, hala nola hauei buruz: ikuspegia, esku hartzeko modalitateen kokapena –harrera, krisian esku hartzea, banakako eta taldeko esku-hartzea– eta esku-hartzearen eta esku hartzen duen pertsonaren ezaugarriak.

 

Norma Vázquez

Norma Vázquez Psikologia eta Familia Terapiako lizentziaduna da. Mexikarra da, 1992tik 1998ra El Salvadorren egin zuen lan, eta 2003az geroztik Bilbon bizi da. Bertan, zuzendari dabil Sortzen izeneko aholkularitza-enpresan, zeina genero indarkerian eta emakumeen ahalduntzean baitago espezializatua. Unibertsitateko master batzuetan eskolak ematen ditu (Deustuko Unib.,  Granadako Unib. eta Salamancako Pontifize Unib.). Praktika klinikoan, banakako eta taldekako arreta ematen die indarkeriaren biktima diren emakumeei. Indarkerian esku hartzeko baliabideak eta programak diseinatzen aritua da, eta esperientzia luzea du arlo horretako profesionalen prestatzaile moduan. Zenbait ikerketa eta argitalpen ditu eginak, besteak beste Flores en el asfalto: causas e impacto de las violencias machistas en las vidas de mujeres víctimas y sobrevivientes (Mugarik Gabe, 2017) eta La desigualdad de género y el sexismo en las redes sociales (Eusko Jaurlaritza, 2013).

Jardueraren kartela