Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EN
  • EU

Jarduerak

Itziar Gandarias Goikoetxearen saioa (Deustuko Unibertsitatea)

Intersekzionalitatearen aktibismoa: feminismoen artikulazio politikorantz

Saioaren edukia

Intersekzionalitatea azken hamarkadetako genero-azterlanetan eta ikerketa feministetan egindako ekarpenik handienetako bat da. Hala eta guztiz ere, teorialari batzuk mesfidatiak dira intersekzionalitatearen egungo erabilera akritiko eta despolitizatuarekin.

Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxaren Plataforma 2012-2018 urteetan egituratzeko esperientzian oinarrituta, emakume migratuen eta Euskal Herriko emakume feministen arteko intersekzionalitate politikoa praktikan jartzean sortzen diren tentsioetako batzuk aztertuko dira hitzaldi honetan.

Feminismo beltzetatik datorren izaera erradikal eta eraldatzailea berreskuratzeko, intersekzionalitatearen hiru erronka aurkezten dira artikulazio politikorako tresna gisa: (i) identitateen logika batukaria gainditzea, (ii) jatorrizko izaera politiko eta erradikala berreskuratzea, eta (iii) intersekzionalitate kokatuaren eta kontingentearen aldeko apustua.

Intersekzionalitatea, nozio zaharkitu gisa ez, baizik eta oraindik esploratzeko dagoen potentzial politiko eta teorikoa duen tresna gisa aurkeztuko da.

 

Itziar Gandarias Goikoetxea

Psikologia Sozialeko doktorea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta Psikologiako irakaslea Deustuko Unibertsitatean. Unibertsitate horretako Gizartean Esku Hartzearen Psikologiako Masterraren zuzendaria da, eta ikerketa-lerro hauek lantzen ditu: gizarte-bazterketako prozesuen azterketa begirada feminista batetik, metodologia feministak eta intersekzionalitatearen praktika politikoa.

Dokumentazio gehigarria