Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EN
  • EU

Jarduerak

Hezkidetzari buruzko I. Jardunaldiak

Zer da berdintasunean heztea?

Helburua


Jardunaldi hauen helburua da hausnarketarako topagune bat sortzea profesionalentzat, hezkidetzaren arloko adituentzat eta jardunean zein prestakuntzan ari diren irakasleentzat. Xedea da bertatik bertara ezagutzea Skolae programaren barrenean zenbait hezkuntza-mailatan garatzen ari diren hezkidetza-jardunbide onak Gainera, Hezkuntza Departamentuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen arteko lankidetza indartu nahi da, NUPeko Irakasletzako graduetan genero perspektiba gero eta gehiago sartuz eta gizarte berdinzaleagoa eta inklusiboagoa sustatzeko beharrezkoa den prestakuntzan lagunduz.

Egunak eta tokia

  • Egunak: 2024ko urriaren 22a (asteartea) eta 23a (asteazkena)
  • Ordua: 16:00etatik 20:00etara
  • Tokia: Fernando Remacha aretoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) Arrosadiko campuseko Sario eraikinean

Programazioa

Urriak 22, asteartea

  • 16:00-16:15: Irekiera eta ongietorria. Hitza hartuko dute Begoña Pérez Eransus NUPeko Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordeak, Carlos Gimeno Gurpegui, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntzako kontseilariak eta Patricia Amigot Leache NUPeko Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedraren zuzendariak.
  • 16:15-17:45: Amelia Barquínen hitzaldia: Hezkidetza: gaur egungo gogoetak eta erronkak.
  • 17:45-18:00: Atsedenaldia.
  • 18:00-20:00: Mahai-ingurua. Idoia Lekueren hitzaldia: Hezkidetzaren helburuak berdintasunerako bidean. Ondoren, mahai-ingurua María Lourdes Aparicia Agredarekin (SKOLAE programako tutorea); Itsaso Esparza Bordarekin (Sarrigurengo I H. Hermanas Úriz Pi HLHIPkoa) eta Ander Goicoechea Tabarrekin (Aoizko BHIkoa).

Urriak 23, asteazkena

  • 16:00-17:30: Marian Morenoren hitzaldia: Ikasgelako hezkidetza-lanerako gakoak.
  • 17:30-18:00: Atsedenaldia.
  • 18:00-19:30: Ikastetxeen jardunbide onak eta esperientziak Iñigo Ayechu Sola (Sarrigurengo I H. Hermanas Úriz Pi HLHIPkoa); Alicia Fernández Elorz (Andrés Muñoz Garde HBIPkoa) eta Amaia González Pérez de Ciriza (Hilarión Eslava HLHIPkoa) arituko dira hizlari.
  • 19:30-19:45: Galderen txanda.
  • 19:45-20:00: Amaierako hitzaldia. Alicia Peñalva Vélez, NUPeko Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa eta Gil Sevillano González, Nafarroako Gobernuaren  Hezkuntzako zuzendari nagusiak.

 

Hizlarien biografiak 

Amelia Barquín
Hitzaldia: Hezkidetza: gaur egungo gogoetak eta erronkak

Laburpena:
Azken urteotan hezkidetzak presentzia eta aitorpen gero eta handiagoa izan duen arren, premia eta erronka handia da oraindik ere egungo gizartean. Alderdi batzuetan aurrerapenak egin badira ere, beste alderdi batzuk geldirik daude edo atzera egin dute, eta, horrez gain, erronka berriak sortu dira, aurrerapen teknologikoekin lotutakoak kasu. Hitzaldi honetan, gaur egun hezkidetzaren arloan dauden erronkei buruzko hausnarketa batzuk proposatuko ditugu, eta zenbait gai jorratuko, hala nola genero itsutasuna, sozializazio diferentzialaren formak gaur egun, androzentrismo ikusezin eta nonahikoa, ikasle gizonezkoen prestakuntza, hezkidetzarekiko erresistentziak eta sexu dibertsitatearen tratamendua. Hezkuntzaren esparruan erronka horietan jarri behar dugu arreta gizarte justuago eta gizatiarrago baterantz aurrera egin nahi badugu.

Biografia:
Amelia Barquín Lópezek (Bilbo, 1965) hezkuntza, generoa, kulturartekotasuna eta hizkuntza ditu aztergai, eta gai horiei buruz idatzi eta ikertzen du, baita prestakuntza eman ere. Irakasle da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean (HUHEZI), non Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Ikus-entzunezko Komunikazioko graduetan ematen baititu eskolak, Kultura arteko Hezkuntzari eta Generoari buruzkoak. “Arrakala” ikerketa-taldea koordinatzen du, hezkuntzaren arloko dibertsitate soziala lantzen duena.

 

Idoia Lekue

Hitzaldia: Hezkidetzaren helburuak berdintasunerako bidean
 

Laburpena: Berdintasunaren ilusioaren errealitateak bizirik jarraitzen du, oraindik ere patriarkala eta androzentrikoa den gizarte honetan. Ilusio horrek berdintasuna lortua dugula pentsatzera eramaten gaitu, eta, ondorioz, ez dugula ez borrokatu beharrik, ez ezer aldatu beharrik ere balioen bidez gizarte justuago bat lortzeko. Testuinguru horretan, eskola da ardatz nagusietako bat balioak aldatu eta hautematen dugun berdintasun formala oraindik ere behar dugun berdintasun erreal bihur dadin. Ildo horretan, hezkidetzan oinarrituriko eskola dugu aukera bakarra.

Biografia: 90eko hamarkadan hasi nintzen berdintasun gaiak lantzen, Ekuadorko Andeetan egin genuen lankidetza-proiektu batean. Hiru urtez baino gehiagoz bizi izan nintzen han emakume nekazarien ahalduntzean lanean. Ordutik Berdintasuneko aholkularia naiz, eta batez ere prestakuntza ematen aritzen naiz, dela hezkuntzaren arloan (esate baterako, eskolatik emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko NAHIKO programa, Eusko Jaurlaritzarena, eta hezkidetzako SKOLAE programa, Nafarroako Gobernuarena), dela administrazio publikoetako teknikari eta politikariei (Euskadin eta Nafarroan batez ere), dela enpresa pribatuan eta kooperatibismoan. Horrez gain, hitzaldiak ere ematen ditut. Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan eta musika-eskoletan Musikako irakasle izan ondoren, beste arlo profesional batean aritzen naiz orain, musikoterapian.

 

Marian Moreno Llaneza

Hitzaldia: Ikasgelako hezkidetza-lanerako gakoak eta erronkak

Laburpena:

Gaur egun, badugu ibilbide garrantzitsu bat hezkidetzaren arloan, baita ikasgeletan berdintasunerako hezkuntzari aurre egiteko ezinbestekoak diren bibliografia, materialak eta programa oso baliotsuak ere. Hori hala izanik ere, oraindik ere hezkidetzaren arloko zenbait oztopori, errezelori eta arazori egin behar diegu aurre hura modu sistematiko eta orokorrean aplikatu ahal izateko. 

Komunikazio honetan, hezkuntzan berdintasuna lortzeko dauden oztopo nagusiak aztertuko ditugu, bai eta ikasgeletan dauden egoera berriak ere, hala nola emakumeen aurkako indarkeriaren negazionismo gero eta handiagoa, ikasleen sektore bateko matxismo esplizitua eta matxosferak ikasleen eta irakasleen mundu sinbolikoan duen presentzia. Bai gizarteak bai sistemak jartzen dituzten oztopoei aurre eginen diegu, eta hezkidetzako irakasleen ongizatea sakrifikatu gabe hezkidetzaren arloko legeak betetzen lagunduko diguten estrategiak proposatuko ditugu. 

Biografia:
Marian Moreno Llaneza Gaztelania eta Literaturako irakaslea da 1990etik, eta Genero Indarkeriako eta Kulturako Unibertsitate Espezialista egina du UHUNen. 2002az geroztik, hizlari izan da Asturiasko Irakasleen Prestakuntza Zentro guztietan, baita Córdoban (Argentina), Oaxacan (Mexiko) eta zenbait kongresu eta jardunalditan ere. Nafarroako Skolae programako erredakzio taldeko kidea da, eta, gaur egun, hezkidetzako aholkulari gisa dihardu Asturiasko Emakumearen Institutuan.

 

Informazio gehiago eta izen-emateak 

Jardunaldiak doakoak dira, baina izena eman behar da aldez aurretik inprimaki honen bidez: https://forms.gle/4FUt3znehUKMwJSF7

Izen-ematearen hurrenkeraren arabera erreserbatuko dira postuak.

Izena emateko epea urriaren 11n bukatuko da.

 

Antolatzaileak

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP)
  • NUPeko Berdintasunerako Zuzendaritza
  • NUPeko Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedra
  • Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentua
  • Skolae programa

Laguntzailea

  • NUPeko Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
Dokumentazio gehigarria