NUPeko Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedrak (NUP) deialdi bat egin du Genero, Emakume eta Berdintasuneko Unibertsitate Masterreko 2024-2025 ikasturteko Master Amaierako Lan (MAL) onenak saritzeko.
Deialdia Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren eta NUPen
arteko lankidetza-tresna gisa bultzatu du Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedrak, eta haren helburua da genero ikasketen eta ikasketa feministen arloko ikerkuntzako bikaintasuna sustatzea eta haiei buruzko ezagutza zehatza sor dadila bultzatzea.
Deialdian 500 euroko sei sari sartzen dira, bi kategoriatan banatuak:
• Hiru sari Nafarroako Berdintasunerako Institutuak eta entitate sozialek eskaturik definitutako ikerketa-lerroei zuzenduriko lanentzat.
• Hiru sari masterraren esparruan ikasleek eurek hautatutako ikerketa-lerro irekietan garatutako Master Amaierako Lanik onenentzat.
Sarietara aurkezteko modua izanen dute 2024-2025 ikasturtean defendatu diren eta 8ko kalifikazioa edo altuagoa jaso duten MALek. Ebaluazio ofizialeko epaimahaietan lortutako kalifikazioei jarraikiz esleituko dira sariak. Pareko kalifikaziorik egon gero, azken hautaketa Katedraren Jarraipen Batzorde Mistoak eginen du, eta kalitateari, originaltasunari eta izan dezakeen inpaktuari erreparatuko dio, bai eta emaitzek genero desparekotasunak deuseztatzeari dagokionez izaten ahal duten aplikazioari ere.
Sarituek beren lanaren laburpen exekutibo bat entregatu beharko dute, eta Katedrak sariak banatzeko antolaturiko ekitaldi publikoan parte hartu.
Deialdiaren oinarriak eskuragarri daude Nafarroako Aldizkari Ofizialean, NUPeko iragarki ohol elektronikoan eta webgune honetan.