Eguna: 2024ko martxoaren 5etik 8ra
Noiz: Ikasgelategiko 216 ikasgela / Sarioko 04 ikasgela
Energia Berriztagarrien Katedrak Energiaren XI. Astea antolatu du energia berriztagarrien arloa ezagutzera emateko eta unibertsitateko ikasleei arlo horretako enpresa nagusiak erakusteko. Lehenbiziko bi jardunaldietan, NUPeko ingeniari batzuk Katedraren entitateetan izan duten esperientzia profesionalari buruz mintzatuko dira. Gero, lehiaketa bat eginen da taldeka: Energia Berriztagarrien inguruko Desafioa
Katedrak energia berriztagarrien inguruko desafio bat proposatuko du, eta ikasleek, taldetan banaturik, hurrengo 24 orduetan egin beharko dute espresuki horretarako prestatutako instalazioetan. 24 orduak iraganik, proposatutako erronkarako konponbideak defendatu beharko dira epaimahai baten aurrean. IITIGMETeko irakasle batzuek eta Katedrako entitateetako kide batzuek osatuko dute epaimahaia, eta proiektu hoberenarentzako sari bat eta accesit bat emanen dira, 500 eta 300 eurokoak hurrenez hurren.
Energiaren XI. Astea Industria Ingeniaritzako Masterreko eta Energia Berriztagarrietako Masterreko (Sorkuntza Elektrikoa) lehenbiziko ikasmailako ikasleei zuzendua dago. Parte-hartzaileei bertaratu izanaren ziurtagiria emanen zaie.
Martxoak 5, asteartea (ikasgelategiko 216 ikasgela)
9:00 - 9:15: SGRE - César Díaz de Cerio
9:15 - 9:30: EOSOL - Asier Vértiz
9:30 - 9:45: Acciona Energía - Javier Lizoain
9:45 - 10:00: IED- Íñigo Hermoso de Mendoza
Martxoak 6, asteazkena (ikasgelategiko 216 ikasgela)
17:00 - 17:15 CENER - Jabier Baigorri
17:15 - 17:30 INGETEAM - Ricardo Borgna
17:30 - 17:45 NORDEX - Rubén Gutierrez
18:00 - 18:20 ARRAU - Itxaso Moreno
18:15 - 18:30 NABRAWIND - Ion Arocena
Martxoak 7, osteguna
10:00 - Energia Berriztagarrien inguruko Desafioaren aurkezpena (Sario eraikineko 04. ikasgela)
- Energia Berriztagarrien inguruko Desafioaren hasiera: 24 orduko lehiaketa (Sario eraikina)
Martxoak 8a, ostirala
10:00 - Energia Berriztagarrien inguruko Desafioaren bukaera
10:30 - Desafioen aurkezpena taldeka, epaimahaiaren deliberazioa eta sarien banaketa (Sario eraikineko 04. ikasgela)
Deskargatu PDFa (gaztelanian / euskaraz)
Energiaren XI. Asteko Sarien deialdia
Energiaren XI. Asteko Sarien Ebazpena