Hasiera > Bazkideak
Enpresa horrek besteak beste abiadura aldakorreko aerosorgailuak fabrikatzen, martxan jartzen, ustiatzen eta merkaturatzen ditu, eta arlo horretan ospe handia hartu du nazioarteko merkatuan.
Energia berriztagarrietako kontrol eta erregulazio sistemak garatu, fabrikatu eta hornitzen ditu, zehazki, energia mota hauek sortzeko eremuetan: energia eolikoa, eguzki-energia fotovoltaikoa, zentral hidroelektrikoak eta biomasa.
Zentro teknologiko hau energia berriztagarrien ikerketan, garapenean eta sustapenean espezializatua dago, eta ospe handia du estatuan eta nazioartean.
Energia berriztagarrien sektorean espezializatua dago, eta energia eolikoan jarduten da; arlo horretan mundu osoko parke eolikoen garatzaile eta eraikitzaile garrantzitsua da. Era berean, energia elektrikoa iturri berriztagarrien bidez sortzeko beste teknologia batzuetan ere agiten du lan, hala nola energia hauek: termosolarra, fotovoltaikoa, hidraulikoa eta biomasa.
Aerosorgailuak fabrikatzen, diseinatzen eta merkaturatzen ditu, eta operazio- eta zaintza-zerbitzuak ematen. Horretarako, ikerketan eta garapenean jarduten da energia eolikoaren arloan.
Array enpresa aitzindaria da eguzki energiaren industrian, eta 2001az geroztik eguzki-energiari loturiko egiturak eta eguzki-jarraitzaileak diseinatzen, gauzatzen, hornitzen eta muntatzen ditu mundu osoko merkataritza-proiektuetarako.
IED
EOSOL