Tramitera onartutako eta baztertutako eskaeren behin-behineko zerrenda
2023-2024 IKASTURTEAN MAL-A EGITEKO ESKAERA EGITEKO PROZEDURA:
Deialdiaren oinarrietako 4.3 puntuan adierazten den bezala, dokumentu hauek dira beharrezkoak MALaren eskaera egiteko:
- Eskabide-orria. Eskatzaileak bertan adierazi beharko du zer proiektu egin nahi duen. Bat baino gehiago hautatu baditu, lehentasunaren arabera ordenatu beharko ditu.
- Unibertsitateko ikasketen ziurtagiria, masterrean sartzeko erabili zen titulazioan lortutako kalifikazioekin. Ikasketak Nafarroako Unibertsitate Publikoan egin dituztenak salbuetsita daude ziurtagiria aurkeztetik.
- Curriculum vitaea eta aurkezten dituen merezimenduen egiaztagiriak.
Deialdian parte hartzeko eskabideak telematikoki aurkezten ahalko dira, gehienez ere azaroaren 7an. Eskabideak aurkezteko prozedurari buruzko informazioa esteka honetan dago eskuragai:
Energia Berriztagarrien Katedraren egoitza elektronikoa
Katedrak MALa egiteko bi modalitate eskaintzen ditu:
A modalitatea: NUPeko tutore prestatzailea dutenak
B modalitatea: NUPeko tutore prestatzailerik ez dutenak
A modalitatean, NUPeko tutorea tutore “prestatzailea” da, hau da, laguntza eta tutoretza aktiboak ematen dizkio ikasleari. Ikasleak, halaber, beste tutore bat du enpresan.
B modalitatean, tutore “prestatzailea” enpresako tutorea da, eta NUPeko tutoreak MAL baten alderdi generikoetan soilik gidatzen du ikaslea.
Bi modalitateetan, ikaslea maiz eta modu intentsoan egoten da harremanetan enpresarekin.
- Deialdi honetako MALen eskaitza.