Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Enpresa Familiarren Katedra

Hasiera > Irakaskuntza-jarduerak > Unibertsitateko aditua Familia Enpresaren kudeaketan

Unibertsitateko aditua Familia Enpresaren kudeaketan

Familia enpresari lotutako arloei buruz 2021-2022 eta 2022-2023 ikasturteetan NUP-en egindako Ikasketa Amaierako Lanik Hoberenaren Sariaren deialdia

Nafarroako Unibertsitate Publikoak deia egin du, Enpresa Familiarren Katedraren bidez, familia enpresari lotutako arloei buruz 2021-2022 eta 2022-2023 ikasturteetan egindako eta defendatutako Ikasketa Amaierako Lanik Hoberenaren Sarirako.

2023ko ekainaren 12an, NUPeko errektorearen 1245/2023 Ebazpena onetsi zen, eta, haren bidez, deia egin zen Familia enpresari lotutako arloei buruzko Ikasketa Amaierako Lanik Hoberenaren Saria emateko, zehazki NUPeko ikasleek 2021-2022 eta 2022-2023 ikasturteetan egin eta defendatu dituzten lanetako bati. 

Deialdiaren oinarriek ezartzen dutenez, NUPeko graduko edo masterreko titulazio ofizialetako ikasle guztiek dute zilegi deialdian parte hartzea, baldin eta ikasketa amaierako lana 2021-2022 edo 2022-2023 ikasturtean aurkeztu badute. 

Horretarako, NUPen Erregistro Elektronikoaren bidez formalizatu behar dute eskaera. Gainera, mezu elektroniko bat bidali behar dute catedra.empresafamiliar@unavarra.es helbidera 2023ko irailaren 22a baino lehen; gaian “IAL saria - Enpresa Familiarren Katedra” idatzi behar dute, hautagaiaren izen-deiturak adierazi eta aurkeztutako IALa erantsi. 

Saria 600 € dira.