Hasiera > Irakaskuntza-jarduerak > Enpresa familiarra ikasgelan
“Enpresa familiarra ikasgelan” izeneko proiektuaren helburua Bigarren Hezkuntzako ikasle eta irakasleentzako jarduerak antolatzea da, ezagutzera ematearren nolako garrantzia duen enpresen jarduerak eta, zehazki, enpresa familiarrarenak Nafarroaren testuinguru ekonomiko eta sozialean. Horretarako, prestakuntzako jarduera bat proposatzen da: ikastetxe eta institutuetan hitzaldiak ematea eta enpresetara bisitak egitea bertatik bertara ezagut dezaten enpresa familiarrekin lotura dutenen testigantza. Horretaz gainera, “Irudikatu zure enpresa” lehiaketaren deia egiteko asmoa dago ikasleak ekintzaile izatera eta beren enpresa sortzera animatzeko.
Proiektuari buruzko informazioa webgune honetan egonen da eskuragarri.
Onetsi da “Irudikatu zure enpresa” lehiaketaren II. edizioaren deialdia, NUPeko Enpresa Familiarren Katedrak antolatua.
Irailetik urrira, ikasle asko joan dira bisitan beren herri inguruko enpresa familiarretara.
Urriaren 31ko ebazpen baten bidez, Enpresa Familiarren Katedrak sustatutako “Irudikatu zure enpresa” lehiaketaren I. edizioaren sariak eman dituzte.
“Irudikatu zure enpresa” lehiaketaren I. edizioaren deialdia onetsi da.
“Enpresa familiarra ikasgelan” proiektuko jarduerei hasiera emateko, ikasle batzuek, taldeka, Nafarroako enpresa familiar batzuk bisitatu dituzte.