Gaur egun, “Enpresa familiarrek Nafarroako ekonomian duten pisua aztertzeko lanak, SABIk emandako datuetan oinarrituta” izeneko ikerketa egiten ari dira Martín Larraza, Lucía Garcés eta Beatriz Martínez ikertzaileak.
Honako hauek dira helburu nagusiak:
- Enpresa familiarrek Nafarroako ekonomian zenbateko pisua duten zehaztea, Enpresa Familiarraren Institutuak garatutako metodologia erabiliz, eta jakitea nolako garrantzia duten sektorearen eta tamainaren arabera.
- Nafarroako enpresa familiarren eta ez-familiarren jarduna urtez urte alderatzea SABI datu-basearen informazio ekonomiko-finantzarioan oinarrituta.