Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Enpresa Familiarren Katedra

Hasiera > Irakaskuntza-jarduerak > Unibertsitateko aditua Familia Enpresaren kudeaketan

Unibertsitateko aditua Familia Enpresaren kudeaketan

Familia Enpresaren Sariaren deialdia

Nafarroako Unibertsitate Publikoak deia egin du, Enpresa Familiarren Katedraren bidez, Familia Enpresaren Kudeaketako Unibertsitateko Adituaren titulu berekiko ikasleek 2022-2023 ikasturtean egin eta defendatutako Ikasketa Amaierako Lanik Hoberenaren Sarirako.

Aurreko ikasturteetan bezala, NUPek onetsi egin du 2023ko jardueren programaren barrenean deia egitea Familia Enpresaren Kudeaketako Unibertsitateko Adituaren titulu berekiko ikasleek 2022-2023 ikasturtean egin eta defendatutako ikasketa amaierako hiru lanik hoberenei saria emateko. 

Honako hiru sari hauek emanen dira:

- Lehenbiziko saria: 300 €

- Bigarren saria: 200 €

- Hirugarren saria: 100 €

Deialdian parte hartzeko oinarriak eta epeak esteka honetan daude kontsultatzeko: 

NUPen iragarki ohol elektronikorako esteka