Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Enpresa familiarra ikasgelan

“Irudikatu zure enpresa” lehiaketa

Onetsi da “Irudikatu zure enpresa” lehiaketaren II. edizioaren deialdia, NUPeko Enpresa Familiarren Katedrak antolatua.

Iaz arrakasta handia izan zuen, eta aurten ere onetsi da “Irudikatu zure enpresa” lehiaketaren II. edizioaren deia egitea. Lehiaketa “Enpresa familiarra ikasgelan” proiektuaren barrenean prestatu dute, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresa Familiarren Katedrak sustatzen du.

“Enpresa familiarra ikasgelan” proiektuaren helburua gazteen ekintzaile izateko prestakuntza indartzea eta espiritu ekintzailea sustatzea da, Nafarroako enpresa familiarren mundua hurbilduz proiektuan parte hartzen duten ikastetxeetako ikasgeletara. 

Iaz bezala, deialdi honetan hiru sari ekonomiko eta diploma bat emanen dira, non jasoko baita ikasleak lehiaketan parte hartu duela eta zein sari irabazi duen. Lehiaketan parte hartu ahal izateko, ikastetxeek Enpresa Familiarren Katedraren “Enpresa familiarra ikasgelan” programan eman behar dute izena. Hautagaitzak maiatzaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira, catedra.empresasfamiliar@unavarra.es helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.

Hona hemen informazio guztia duen dokumentua:

Dokumentazio gehigarria: