Hasiera > Irakaskuntza-jarduerak > Enpresa familiarra ikasgelan
Urriaren 31ko ebazpen baten bidez, Enpresa Familiarren Katedrak sustatutako “Irudikatu zure enpresa” lehiaketaren I. edizioaren sariak eman dituzte.
Sariak emateko proposamena 2019ko urriaren 31ko 2259/2019 Ebazpenean kontsultatu daiteke. Albiste honi erantsia dago dokumentu hori. Saridunak hauek dira:
- Lehenbiziko saria: Azagrako Reyno de Navarra BHIko Ignacio Íñigo Luri, Ángel Julián Gurrea, Rosa María Morillas Guerrero, lker Pajares Barricarte, Javier Rivas Medel eta Thomer Ornar Valle Cuenca ikasleei, “Ecomusic” izeneko lanagatik.
- Bigarren saria: Iruñeko El Redín ikastetxeko Juan de Olazábal, Miguel González, Javier Sánchez, Alejandro Martínez Ros eta Gonzalo Eugui ikasleei, “A./Health” izeneko lanagatik.
- Hirugarren saria: Iruñeko Basoko BHIko Jhoasan Murga, Gabriel Calle eta Aixa Sánchez ikasleei, “Empresa Vaxs” izeneko lanagatik.
Azkenik, aipamen berezia jaso dute “Ecotecno” lanak, zeina Iruñeko Navarro Villoslada BHIko María Fernández Sada, Madaina Antón, Llay Ortiz eta Sara Zamora ikasleek egin baitute, eta “Cas4trash” izenekoak, Zizur Txikiko Miravalles ikastetxeko Nora Fernández, Eva Rodríguez, Teresa González eta Fátima Grijalba ikasleek egindakoak.
Zorionak saridunei eta parte-hartzaile guztiei egindako lanagatik.