Hasiera > Irakaskuntza-jarduerak > Enpresa familiarra ikasgelan
“Irudikatu zure enpresa” lehiaketaren I. edizioaren deialdia onetsi da.
“Irudikatu zure enpresa” lehiaketaren I. edizioaren deia egitea onetsi da. “Enpresa familiarra ikasgelan” proiektuaren barrenean prestatu dute, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresa Familiarren Katedrak sustatzen du.
“Enpresa familiarra ikasgelan” proiektuaren helburua gazteen ekintzaile izateko prestakuntza indartzea eta espiritu ekintzailea sustatzea da, Nafarroako enpresa familiarren mundua hurbilduz proiektuan parte hartzen duten ikastetxeetako ikasgeletara.
Hiru irabazleei sari ekonomiko eta diploma bana emanen zaizkie, non jasoko baita ikasleak lehiaketan parte hartu duela eta zein sari irabazi duen. Hautagaitzak urriaren 25a baino lehen aurkeztu behar dira, catedra.empresasfamiliar@unavarra.es helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.
Hona hemen informazio guztia duen dokumentua: