Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Gaitasun digitala

Bitarteko digitalak informaziorako, komunikaziorako eta problemen oinarrizko konponketarako modu kritikoan eta seguruan erabiltzeko gaitasuna da gaitasun digitala. (L 394 Aldizkari Ofiziala, 2006ko abenduaren 30ekoa).

Gaitasun digitala eskuratzeak unibertsitate komunitateko kideei aukera emango die  beren jarduera akademikoa ingurune digital batean behar bezala garatzeko beharrezkoak diren jakintzak eta trebetasunak lortzeko, eta eskatzen du, aldi berean, bizitza osoan zeharreko prestakuntzan behar aldakorretara egokitzea ahalbidetuko dieten jarrerak eta jokabideak izatea.

REBIUNen lantaldeak, gaitasun digitalari buruzkoak (NUP kide du), DIGCOMP esparrua egokitu du graduko ikasketetan integratzeko. 21 gaitasuneko 5 arlotan daude egituratuta, eta autoprestakuntzako material  diferenteak prestatu dira gaitasun bakoitzerako.

  1. Informazioaren arloa: informazio digitala identifikatzea, aurkitzea, berreskuratzea, gordetzea, antolatzea eta aztertzea bere xedea eta garrantzia ebaluatuz.
  2. Komunikazioaren arloa: ingurune digitaletan komunikatzea, baliabideak partekatzea online tresnen bidez, beste batzuekin konektatzea eta lankidetzan jardutea tresna digitalen bidez, interakzioan eta komunitate eta sareetan parte hartuz.
  3. Edukiak sortzeko arloa: eduki berriak sortzea eta editatzea (testuak, irudiak, bideoak eta abar), multimedia edukiak egitea eta jabetza intelektualaren eskubideak eta erabilera lizentziak aplikatzen jakitea.
  4. Segurtasunaren arloa: informazioaren eta datu pertsonalen babesa kudeatzea, nortasun digitalaren babesa, segurtasun neurriak, erabilera arduratsua eta segurua.
  5. Problemak konpontzeko arloa: Baliabide digitalen erabilera beharrak zein diren zehaztea, asmoaren edo beharraren arabera egokienak diren tresna digitalei buruzko erabakiak hartzea, teknologiak sormena landuz erabiltzea, problema teknikoak konpontzea eta bere gaitasuna eguneratzea.

Liburutegiak helburu hori lortzen laguntzen du bere prestakuntza jardueren bidez.

UNIBERSITATEKO LIBURUTEGIA
Nafarroako Unibersitate Publikoa
Arrosadiko Campusa
31006 Iruñea
Tel. 948 169060
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
Tuterako Campusa
Tarazonako etorbidea z.g.
31500 Tutera
Tel. 948 417803
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
Osasun Zientzietako Campusa
Barañaingo etorbidea z.g.
31008 Iruñea
Tel. 948 166131
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Whatsapp Kontsultak